Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/08/05

Errenteriako EAJ-PNV udal taldeak matxuratutako igogailuei buruzko zenbait zehaztapen egin ditu

PSE-EEk gaiaren inguruan egindako adierazpenei erantzunez alkateak oposizioari erantzukizuna eskatu diola ikusirik, jeltzaleek gogorarazi nahi izan diote alkateari aipatu adierazpenak PSE-EEk egin zituela, ez oposizioak, "uste dugu ezin zaigula erantzukizunik eskatu erabat arduratsuak izan garen gai baten inguruan".
Errenteriako EAJ-PNV udal taldeak matxuratutako igogailuei buruzko zenbait zehaztapen egin ditu

Galtzarabordan eta Alabergan duela aspalditik matxuratuta dauden igogailuek sortutako polemikaren harira, EAJ-PNV udal taldeak zenbait zehaztapen egin nahi izan ditu. Joan den astean, Beraungo igogailuen inaugurazioarekin batera, PSE-EEk eta alkateak adierazpen gurutzaketa bat egin zuten matxuratutako igogailuak zirela eta. Egoera honengatik PSE-EEk gobernu taldeari "utzikeria" leporatu ostean, alkateak oposizioari erantzukizuna eskatu zion, talde jeltzalean ezinegona sorraraziz. Horiek horrela, EAJ-PNV udal taldeak alkateari gogorarazi dio, oposizioaren parte diren heinean, une oro erantzukizunez jokatu dutela eta aipatzen dituen adierazpenak PSE-EEk egin dituela, eta ez oposizioak. "Erabat arduratsuak izan garen gai baten aurrean ezin zaigu erantzukizunik eskatu", adierazi du Elixabete Muruak. "Erantzukizunez jokatu dugu une oro, eta udalean bertan bide eman diegu hiriko igogailuen inguruko gure proposamenei eta galderei", esan du Muruak, "PSE-EEren adierazpenek gobernu taldea haserretu badute, zehatzagoak izan beharko lukete eta haiengana jo, oposizioarengana jo beharrean".

Bestalde, eta oposizio osoa bere adierazpenetan sartzeaz harago, udal taldeak uste du alkateak egindako adierazpenak ez direla egokiak; izan ere, alkateak ez du erantzukizunik bere gain hartzen, "ulergaitza egiten zaigu egoera honen aurrean udal agintari gorenak gainerakoei erantzukizuna eskatzea eta beregain bat ere ez hartzea". Udal talde jeltzaleak uste du matxuren konponketaren egungo atzerapena hirugarrenen esku dagoela eta, une honetan eta piezak ekarri ahal izan arte, gaindiezina dela, "horregatik, esan bezala, arduraz jokatu dugu, gaia udalaren ibilguetan jorratuz eta ez diogu suari egur gehiago bota nahi izan, nahiz eta jakitun garen eta ulertzen dugun bi igogailuen erabiltzaileei eragiten kaltea eta haserrea”. Baina  igogailuak konpontzeko ardura enpresa emakidadunena izan arren, "gobernu taldeak erantzukizunen bat izango du mantentze zerbitzuen esleipenean eta esleipen irizpideak ezartzean", adierazi dute jeltzaleek. EAJ-PNV udal taldeak uste du esleipen-oinarriek bermatzaileagoak izan beharko luketela eta esleipen-irizpideetan erantzuteko gaitasuna lehenetsi beharko litzatekeela, eta ez hainbeste irizpide ekonomikoa.

Amaitzeko, jeltzaleek esan dute euren taldeak igogailuak ondo mantentzearen aldeko apustua egiten jarraituko duela, orain arte bezala "gure udalerriaren orografia dela eta, ukaezina da hiri-igogailuak eraikitzeak nabarmen hobetzen duela errenteriarren bizi-kalitatea, eta uste dugu horien alde egiten jarraitu behar dugula" adierazi du Muruak, eta zentzu horretan Gaztaño pendiente dagoela ekarri du gogora, baina gogorarazi nahi izan du bere taldeak mahai gainean jarri zuela jada mantenuaren garrantzia, adibidez, Fanderiako igogailuaren kasuan, arazo asko ematen ari baita, eta talde jeltzaleak partida bat eskatu zuen 2020ko aurrekontuetan makinak aldatzeko, "ez soilik denbora gutxi irauten duten konponketa txikiekin konpontzen ez diren arazoei behin betiko irtenbidea emateko, baita energia-aurrezpen handia ekarriko lukeelako ere, egungo makinak ez baitira batere eraginkorrak energetikoki".

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube