Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/07/24

Donostia etorkizuneko hirirantz doa

Hiri-mugikortasun jasangarri berri bat diseinatzeko prozesuan dago hiria, eta horren protagonista oinezkoa izango da
Donostia etorkizuneko hirirantz doa

Argazkiak...

Donostia bere mugikortasuna eraldatzeko prozesu batean murgilduta dago, etorkizunean oinezkoari, garraio publikoari eta emisioak murriztera bideratutako dimentsio klimatikoari begira.

Eneko Goia hiriko alkateak eta Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte Udalak hiri barruko mugikortasun iraunkor berri baterantz egiten ari den diseinu prozesuaren xehetasunak, oinezkoa protagonista izango delarik.

Goiak adierazi du, azken finean, “hirigunean auto gutxiago, gozatzeko gune gehiago eta garraio garbi gehiago izango dituen mugikortasun  bat” izango dela.

Horrek guztiak trafiko- eta hiri-aldaketetan izango du eragina, eta aldaketa horiek prozesu jarraitu batean gauzatuko dira datozen urteetan, hainbat aldaketa eginez. Goiak nabarmendu duenez, “prozesu konstantea izango da, baina parametro zehatzak dituen jarraipen-orria izango du”.

Prozesu honen helburua da hiri-kalitatea hobetzea, trafiko-fluxuak hobetuz, eta  oinezkoa izango da hiriaren erdigunea, oinezkoentzat lekua irabaziz, ibilgailu pribatuaren kaltetan.

Aldaketa horietako batzuk dagoeneko ikus daitezke, hala nola San Martin kalearen mozketa, Kontxako bidegorria handitzea, zenbait igarobide oinezkoentzako eremu gisa erabiltzea (Eduardo Chillida pasealekua, Pasealeku Berria), etab.

Hurrengo aldaketak

Seguruenik udaren amaieratik aurrera izango den beste aldaketa bat Zubieta eta San Martin kaleen noranzkoa aldatzea da. Lehenbizikoa hirira sarrera izango da mendebaldetik erdigunera doazen ibilgailuentzat; bigarrena, berriz, Antiguarantz abiatuko da. Aldaketa horrek eragina izango du, halaber, Arrasate kaleko norabidean, hirian sartzeko izango baita. Eta San Bartolome kalearen, eta Marina  eta Triunfo kaleen arteko tartean ere eragina izango du, jatorrizko noranzkoa berreskuratzen baitu.

Era berean, San Martin kaleak bi noranzkoko bidegorri zati berri bat irabaziko du, Kontxako pasealekua eta Easo kalea lotuko dituena, Antiguo eta Amara lotuko dituen bizikleta-bide nagusia sortuz. Hala, San Martin kaleak autobus-errei batean, bidegorri batean eta ibilgailu pribatuarentzako errei bakar batean bihurtuko ditu bere hiru erreiak.

Dbuseko geltokiak ere aldaketa batzuk izango dituzte 5-Benta Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio, 40-Gros-Antiguo-Igara, 45-Estaciones Renfe-Bus-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo y B8-Miraconcha-Benta Berri-Seminario, Zubieta eta San Martin kaleen artean.

Erdigunetik ekialdera (Gros), Zubieta plazara iristean, autobusek Zubieta kaletik jarraituko dute San Martinen ordez, Londres hotelera iritsiko dira eta, ondoren, Askatasunaren Hiribidetik jarraituko dute beren ibilbideak berreskuratuz. San Martin 57 geltokia, erdigunerantz zena, Zubieta plazara aldatuko da.

Bestalde, Antiguorako bidean (mendebaldea), autobusak Bulebarretik aterako dira, eta

Miramar kaletik Urbieta kalerantz jarraituko dute, San Martinetik biratuz, eta Zubieta plazara iristean, hondartzatik hurbilen dauden erreiak hartuko dituzte, Antiguorantz jarraitzeko. La Perlako geltokia Antiguoko norabidean mantenduko da. Zubieta 14 geltokia, Antiguoko norabidean, Urbieta 20 kalera eramango da.

Oinezkoentzat jartzea

Horrekin guztiarekin, etorkizun ez oso urrun batean diseinatu ahal izango da San Martin kalea oinezkoentzat izatea partzialki, Urbieta eta Hondarribia arteko tartean. Hala, oinezkoentzako eremu zabal bat sortu ahal izango da, hirigunean bertan pisua hartuko duena. Horrela, Easo kalea oinezkoentzat jarriko da etorkizunean, eta, hala, hiriaren erdigunean funtsezko beste espazio bat irabaziko da.

 Bi puntu horiek, gainera, Topoaren geltoki nagusiko sarbideak izango dira, eta horrek erakargarritasun handiagoa emango dio erdiguneari; izan ere, lur azpiko garraio publikoan ere sartu ahal izango da, eta erdigunea erakargarriagoa egingo du aisiarako, merkataritza-jarduerarako eta gozamenerako.

 Mugikortasun jasangarria

Honetaz gain, udazkenean Dbizi bizikleta publikoaren zerbitzu berria ezarriko da, zerbitzu osoagoa, anbizio handiagokoa eta zabalagoa, eta Dbusekin, Topoarekin eta AHTarekin batera, garraio publiko integratu eta integrala osatuko da, datozen 2 edo 3 urteetan hedatuko den sistema bakar eta osagarriaren ikuspegiarekin.

 Hala, mugikortasun berriak dimentsio jasangarria izango du, garraio garbiagoagoa izango duena eta berotegi efektuko gasen emisioak murriztuz gutxiago kutsatzen duena,  gehienak garraiotik iristen baitira.

Konpromisoa

Proiektu hau legealdi honetako ardatz nagusietako bat da, gobernu-programan jasoa, hiri-helburu bat eta epe luzerako administrazioaren konpromiso bat.

Alkateak azpimarratu du garrantzitsua dela “herritarren laguntza eta konplizitatea izatea, hauek izango baitira aldaketa hauen onuradun nagusiak, baina ohitura-aldaketan parte hartzen ez badute, ezin da bide horretan aurrera egin”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube