Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2020ko aurrekontuen faltan, kreditu aldaketak ez dira kudeketa onaren seinale
Estitxu Alkortak, Lasarte-Oriako EAJ-PNV taldeako zinegotziak, uztailaren 17an ospatutako osoko bilkura eta gero, kreditu gehigarren txostenari EAJ-PNVk emandako abstentzioaren zergatia azaldu du.Prentsa-ohar baten bidez, EAJ-PNVko Estitxu Alkorta zinegotziak “Lasarte-Oriako udalak 2020ko aurrekontuen falta kudeaketaren ikuspuntutik egokiena ez dela” azaldu du. “Guztira 8 milioiko gastuak kredituen aldaketen bidez onartu dira, azken hilabeteotan, udalak zituen diru gerakinetik finantziatuta, urte berezi honetan izan ditugun zailtasunei aurre egiteko. Zer esan nahi du horrek? Ohiko bidetik ez ditugula aurtengo aurrekontuak onartu, 2019koak prorrogatu baitziren, eta kreditu aldaketen bitartez funtzionatu behar izan dugula. Gogoratu ere, COVID19ak martxoan iritsi zitzaigula eta oraindik, garai horietan ez genuela udal aurrekonturik”.
Alkortak esanda “kreditu aldaketekin ibiltzeak eragozpen handiak ekarri dizkigu: udaletxearen egoera finantzieroaren gaineko informazio zehatzik ez dugu izan orain gutxi arte, 5 milioiko defizita edo desoreka bat dagoela aurreko espedienteetako gastuak altxortegiko geldikinarekin finatziatu direlako. Egoera zail honetan EAJ-PNVk ez dio kontrako bozkarik eman kreditu aldaketen txostenei, nahiz eta gure ikuspuntutik espedienteetan zatitutako aurrekontuak izan direla ikusiz. Egia da bestalde, ez dugula ia zorrik eta zorpetzeko tartea izango genukeela, baina kontuz, %6,31eko aurrezki garbiarekin zorpetzeko gaitasuna ere mugatzen da. 2019an 5,1 milioi euroko aurrezki garbia izan genuen eta orain 1,4 milioikoa dugu”.
Bukatu aurretik, jeltzaleak aurre begirako proposamena zabaldu dio udal gobernuari: “jarri gaitezen hurrengo ordenantza fiskalen eta aurrekontuen lanketan lehenbilehen. Bonifikazioak berrikusi ditzagun berriro, aurrezki garbia handitzeko bideak aztertu ditzagun eta zorpetzeko gaitasuna aztertu dezagun. Baino guzti honek planifikazio bat eskatzen du. Horren ezean, zerbitzu berriak martxan jartzearen erabakiek, pertsonala handitzen aldera hartu daitezkeen erabakiek, edo dirulaguntza berriak abian jartzeko erabakiek, desoreka eragin diezagukete, eta gure herritarren profil sozio-ekonomikoa eta gure udalerriaren egoera kontuan hartuta, egoera defizitario batean aurrean aukitu gaitezke”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31