Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
"Bizi izandakoa isiltasunetik ateratzeko, gogoratzeko eta biktima guztiak aitortzeko konpromisoa" berretsi du EAJk
"Horrela bakarrik lortuko dugu giza eskubideetan oinarritutako bizikidetza baketsua izatea", azpimarratu du Bakartxo Tejeriak.Gaur, Mutrikun, Bakartxo Tejeria hautagai jeltzaleak Eusko Alderdi Jeltzalearen "konpromiso etikoa" azpimarratu nahi izan du: "Giza eskubide guztiak salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, bakea, bizikidetza eta giza eskubideen edozein urraketaren salaketa". "Konpromiso hori etengabe mantendu dugu gure ehun urtetik gorako ibilbide osoan; konpromiso hori gure nortasunaren beste ezaugarrietako bat da", adierazi du.
“Gure iragan hurbilean bizitako guztia isiltasunetik atera, gogora ekarri eta biktima guztiak aintzat hartzeko konpromisoa berresten dugu, inolako salbuespenik egin gabe eta gertaera traumatiko guztien gaineko memoria kritikoa sustatuz”, azpimarratu du. “Gisa horretan bakarrik lortuko dugulako giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza baketsua izatea", gaineratu du.
Horren harira, Eusko Alderdi Jeltzalearen hurrengo legealdirako programak Memoria Historiko eta Demokratikoaren Euskal Legea onartzea aurreikusten duela azaldu du hautagai jeltzaleak.Halaber, “iragan hurbilean bizitako gertakizun guztiak argitzeko ikerketak bultzatuko ditugu eta sufritu duten guztiei eta bereziki oraindik errekonozimendu instituzionalik jaso ez dutenei zor zaien errekonozimendua emateko ekimenak sustatuko ditugu". Tejeriaren hitzetan, "indarkeria zikloari behin betiko itxiera emateko, beharrezkoa izaten jarraitzen du Memoria hurbilari buruzko ekitaldi partekatu bat bultzatzea, ahalik eta akordio zabalenarekin gauzatua, eta bide horretan jarriko ditugu gure lana eta indarra".
Bakartxo Tejeria ziur agertu da datozen lau urteetan "urrats garrantzitsuak" emango direla bakearen eta bizikidetzaren alorrean.
Eusko Legebiltzarreko presidenteak hausnarketa horiek egin ditu EAJko afiliatuekin eta jarraitzaileekin egindako bilera batean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31