Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/06/25

"EAJ da Euskadi berriro zutik jartzeko bermerik onena", azpimarratu du Bakartxo Tejeriak

"EAJ da Euskadik koronabirusen krisia gainditzeko aukerarik onena; herri honek eraikuntza nazionalean aurrera egiten jarraitzeko bermerik onena da, bai politikoki, bai ekonomikoki eta sozialki", azpimarratu du Bakartxo Tejeriak.

Hauteskunde kanpaina hasteko ordu gutxi falta direnean, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentegai eta EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak EAJk datozen lau urteetarako duen konpromisoa azpimarratu du: Euskadi berriro zutik jartzea, aurrera egiten jarrai dezan.

"Herri solidarioa gara, talde-lanaren bidez, auzolanean zoritxarrak gainditzen ohitua”, adierazi du. Zentzu horretan, "iraganean egin dugu eta etorkizunean berriro egingo dugu", gogorarazi du, eta "koronabirusa aukera bihurtzeko lan egiteko konpromisoa" hartu du, "herri honek nazio aurreratuenen artean posizionatzen jarrai dezan".

Jeltzaleen zerrendaburuak zehaztu duenez, EAJk "maila guztietako herri aurreratuaren aldeko apustua egiten du, giza eskubide guztiak, indibidualak eta kolektiboak errespetatuko dituen eta eskubide sozial eta ekonomiko guztiak bermatuko dituen gizartea nahi baitugulako". "Eusko Alderdi Jeltzaleko emakumeak eta gizonak horretan arituko gara datozen urteetan", gaineratu du.

"EAJ da Euskadik koronabirusen krisia gainditzeko bermerik onena; herri honek eraikuntza nazionalean aurrera egiten jarraitzeko bermerik onena da, bai politikoki, bai ekonomikoki eta sozialki", azpimarratu du. "Gure etorkizunaren jabe izateko lanean jarraituko dugu, erabakitzen duguna errespeta dadin, horrela bermatuko baitugu etorkizun hori", gaineratu du.

"Indarra, ilusioa eta konfiantza dugu gure jendearengan, gure proiektuan eta etorkizunean; guztion artean aurrera egingo dugu. Euskadi zutik! ", gaineratu du.

Bakartxo Tejeriak bilera egin du Joseba Egibar GBBko presidente eta hautagaiarekin, Mª Eugenia Arrizabalaga eta Arantxa Tapia jeltzaleen Gipuzkoako zerrendaren bigarren eta hirugarren hautagaiekin, Markel Olano diputatu nagusiarekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube