Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Urola Kostako EAJ Zarauzko Garbigune berriarekin jarraitzearen alde “ekonomia zirkularra bultzatu eta ingurumenaren iraunkortasunari laguntzeko estrategikoa baita”
Legealdiko “proiektu estrategikotzat” du UKUEko zuzendaritzak (EAJ) eta 2020ko aurrekontuan barneratua dago proiektuaren idazketa. UKUEko ekainaren 18ko Zuzendaritza Batzordean EH Bilduk proiektuarekin jarraitzearen kontra bozkatu zuen.Urola Kosta Udal Elkarteak pasa den ekainaren 18an egindako Batzordean puntuetako bat zen Zarauzko Garbigunearen proiektua eta Urola Kostako EAJk Garbigune berriak aurrera jarraitzearen alde bozkatu du; EH Bilduk kontra bozkatu zuen. Legealdiko “proiektu estrategikotzat” du UKUEko zuzendaritzak (EAJ) eta 2020ko aurrekontuan barneratua dago proiektuaren idazketa.
2019an Zarauzko Udalak Garbigune berriaren kokapen berria eskaini zion Udal Elkarteari, beste abantaila batzuen artean, proiektuan aurrezpen ekonomikoa eskaintzen zuelako. Kontratu aldaketa bidezko prozedura martxan dago, garbigune berriko proiektu teknikoa zonalde berrira moldatzeko eta moldaketa hauek egin ondoren garbigune berriaren eraikitze obren kostu ekonomikoa zehazteko.
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean hiru garbigune kudeatzen ditu: Aia-Orion, Zarautzen eta Zumaian. Hiru eraikinen azalerei dagokionez, Zarauzko garbigunearen azalera 1.082 m2koa da, Aia-Oriokoa 1.647 m2koa eta garbigunerik handiena Zumaiakoa da, 1.845,50 m2rekin.
Urola Kostako EAJk adierazi du “Zarauzko garbigunea eskualdean ditugun hiru garbiguneetatik txikiena izanik azaleran eta azpiegituretan, hondakin kopuru gehien jasotzen dituena da, azken 2 urteetako datuak kontutan izanda, jasotako hondakinetatik %51,68 jasotzen dira bertan, beraz, inbertsio honi lehentasuna ematea funtsezkotzat dugu, batez ere autonomo eta enpresa txikiei eragiten baitia, egun erraztasun gehien behar duen kolektiboa”.
Erabiltzaile eta erregistro kopuruari dagokienez ere, Zarauzko garbigunea da erregistro gehien izan dituen garbigunea, bai erabiltzaile aldetik, baita erregistro aldetik ere. Azpimarratu behar da erabiltzaile gehienak eraikuntzaren sektorekoak direla, eta autonomoak, oro har.
“Urola Kostako EAJko zinegotziok Zarautzen egungo beharretara egokitutako Garbigunea eraikitzea beharrezko inbertsioa dela uste dugu, ezinbesteko tresna da hondakinen kudeaketarako eta birziklapen zikloan lan egiten jarraitzeko, baita ere ingurumenaren iraunkortasunean dugun inplikazioari erantzuten diolako. Halaber, Zarauzko garbigune berria beharrezkoa dela uste dugu, batez ere eraikuntzako gremioko eta sektore desberdineko autonomoentzat , besteak beste”.
Urola Kosta EAJren iritziz, “beste garbigune batzuetara bideratzea eraikuntza edota beste sektore batzuetako hondakinak, EH Bilduk proposatu eran, kaltegarria izango litzateke, bai alderdi ekonomikoari dagokionez, eta baita ere ingurumenaren jasangarritasunerako. Zarauzko autonomo eta gremio txikiak CO2 Aztarna gutxitzean atzerapauso bat litzateke, eta garbigune berriak ere egungo araudi berrietara egokitzea dakar, gailu elektronikoen ber-erabilpena bultzatuz”.
“Garbigune berria, ekonomia zirkularra sustatzeko azpiegitura”
“Ez dugu ulertzen Zarauzko garbigunearen proiektuaren aurka Urola Kostako EH Bilduk emandako ezezko botoa. Beraiek aldarrikatu dute inbertsio honek une honetan ez duela lehentasunik, eta Garbigunearen aurrekontua laguntza zuzenetan inbertitu beharko litzatekeela, eskualdeko sektore guztiei laguntzeko. Covid 19ren krisiak erakunde publiko guztiei gure aurrekontuak eta lehentasunak berrantolarazi dizkigu. Eta lanketa hori Urola Kosta Udal Elkarteak ere egin du. Alde batetik, 400.000 euroko laguntza atera dugu merkataritzarako, ostalaritza, autonomoentzako eta enpresetarako, segurtasun neurriak bermatzeko izan dituzten gastuak eta inbertsioetan laguntzeko. Eta, bestetik, enpresen itxierak eragindako sektore osoari lagunduko diogu, zaborraren tasetan hobariak emanez: bigarren hiruhilekoan ez zaie fakturatuko, eta 3. eta 4. hiruhilekoetan % 50eko hobaria izango dute. Urola Kostako EAJ eskualdeko ehun ekonomikoaren alboan dago, etengabe”.
“Une honetan inoiz baino gehiago Urola Kosta Udal Elkartea osatzen dugun alderdi guztiok eskualdea suspertzeko elkarrekin joan behar dugula iritzi dugu. Eta horregatik, oso garrantzitsua da berraktibazio horretan lagunduko duten inbertsioei aurre egin ahal izatea, are gehiago inbertsio horrek lotura zuzena badu ekonomia zirkularra bultzatuz, ingurumenaren iraunkortasunari laguntzearekin bat”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31