Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Alkateak batzorde ez-iraunkor bat sortzea proposatu du, Igeldon tokiko erakunde txiki bat eratzea sustatzeko
Batzorde horren helburua izanen da erakundea eratzeko prozedura hasi aurreko lege esparrua aztertu eta adostea.Eneko Goia Donostiako alkateak batzorde ez-iraunkor bat sortzeko proposamena aurkeztu du, Igeldoko gaiak kudeatuko dituen Tokiko Erakunde Txiki bat eratzea sustatzeko. Figura horrek autonomia maila handia ematen du, hirigunearen nortasun partikularra gorde dadin bermatzeko gai dena.
Goiak adierazi duenez, batzorde horren helburua da “Igeldoko deszentralizazio administratibo eraginkorrari lagunduko dion erakundea eratzeko prozedura hasi aurreko lege-esparrua aztertu eta adostea”.
Udal-hauteskundeekin batera, ordezkariak zuzenean aukeratzeak erakunde adierazgarri bat emango dio Igeldori, Udalarekin argi eta garbi hitz egiteko aukera emango duena, Donostiako udal-mugartean Igeldoko hirigunean bizikidetza atseginagoa lortzen laguntzeko.
Alkateak adierazi duenez, “legealdi honetako gobernu-programan hartu zen konpromisoa da hau, udal eraginkorragoa, hurbilagoa eta parte-hartzaileagoa lortzen lagun diezagukeen tresna gisa”.
Batzorde ez-iraunkor hau 3 hilabetean behin bilduko da, Tokiko Entitate Txiki hau eratzeko prozedura hasteko erabakia hartu arte.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31