Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euskadin Estatuko Administrazio Orokorrean arreta euskaraz eman dezala bermatzeko eskatu dio Mertxe Garmendiak Gobernu Zentralari
EAJ-PNVko senatariak langileriaren alorrean neurriak aurreikus ditzala proposatu dio Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministroari pandemia berri bati aurre egin beharko balitzaio berriz ere geldialdiak sortu ez daitezenMertxe Garmendiak EAEn bizi diren pertsonei Estatuko Administrazio Orokorrean euskaraz zuzentzeko aukera berma diezaiela eskatu dio Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministroari. EAJ-PNVko senatariak Europako Kontseiluak Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunean Estatuko Administraziori euskararekiko inplikazio handiagoa eskatuz egindako proposamenak "benetan martxan jartzeko" eskatu dio Carolina Darias ministroari. “Hori ez da berritasun bat, gauza bera esaten baitizuete behin eta berriz. Zer neurri hartu dituzu hizkuntza koofizialtasuna errealitate bihurtzeko? Zer neurri hartu dituzu zure administrazioko funtzionarioek euskara ikasi eta horrela arta dezaten?”, galdetu dio Ministroari, eta honek “funtzionarioei pizgarriak” eskaintzeko aukera aurreratu du, “hauen esparrua errespetatu behar delako”.
Ministroak Senatuko Funtzio Publikoaren Batzordean egin duen agerraldian, pandemiak izan duen afekzioa ezin zen falta izan. Egoera honek, Mertxe Garmendiaren hitzetan, hainbat ministeriotan geldialdiak sortu ditu, eta horregatik Giza Baliabideen alorrean neurriak aurreikus ditzala eskatu dio "pandemia berri bati aurre egin beharko balitzaio”. Baita ere, Administrazioaren modernizazioarekin jarraitzeko eskatu du "modu garden, arin eta eraginkor baten funtzionatzea lortu arte, herritarraren zerbitzura”. Zentzu honetan, egiturak arintzea aldarrikatu du, bikoizketak ezabatu, burokrazia sinplifikatu, administrazio prozeduretan herritarrek duten zama murriztu, administrazioarekin harremanak erraztu eta zerbitzuen kalitatea hobetu”.
Ildo honetan, digitalizazioak izan behar duen papera azpimarratu du eta horregatik, Estatuko Administraziorako eraldaketa digitaleko plan berria prestatzen ari den galdetu dio Carolina Darias ministroari, indarrean dagoena aurten amaitzen baita. “Eraldaketa digitalak eta teknologiaren aurrerakuntzak dakartzan aldaketa handiek zeharkako eragina izango dute, sektore ekonomiko guztietan: administrazioan, gizartean eta pertsonengan, beraien bizimoduan, harremanetarako moduan... ", ohartarazi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31