Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/06/09

Irungo EAJ-PNVk udaleku irekiak, beti bezala, uztailean eta abuztuan eskaini ahal izateko ahalegina eskatu dio udal gobernuari

Jeltzaleek Irungo familiei beraien babesa adierazi diete, eta lana eta familia bateragarri egiteko ekimenak sustatzearen alde egin dute
Irungo EAJ-PNVk udaleku irekiak, beti bezala, uztailean eta abuztuan eskaini ahal izateko ahalegina eskatu dio udal gobernuari

EAJ-PNV udal taldetik, pasaden astean izan genuen Bozeramaile batzordean gobernuari eskatu genion bezala, udarako udaleku irekien inguruan hausnarketa egin duelako eta azkenean hauei uko egin ez dielako, gure poztasuna adierazi nahi dugu. "Krisi ekonomiko eta sozial baten erdian gaude, eta familia askok, hainbat arrazoi direla medio, familia eta lana ezin dituzte behar bezala uztartu. Horregatik, Irungo Udalak egoera horri erantzutea ezinbestekoa iruditzen zaigu, betiere pertsonen segurtasuna eta osasuna lehenetsiz".

Joan den astean, estatuko araudiaren bermearekin eta Osasun Sailaren eta Osasun Ministerioaren oniritziarekin, Eusko Jaurlaritzak eguneko haur udalekuak baimendu zituen,% 50eko edukierarekin. Begiraleak barne, espazio itxietan gehienez 80 pertsona eta itxietan berriz 200 elkartu daitezkeela azpimarratu zuten bertan. Halaber, atzo, ekainak 8, Gipuzkoako Foru Aldundiak, alde batetik, mota horretako jardueretarako diru-laguntzak mantentzeko konpromisoa zuela aditzera eman zuen, eta, bestetik, jakinarazi zuen udalen esku uzten zuela bere udalerrian udaleku irekiak antolatzeko erabakia.

Errealitate horren aurrean, eta jasotako eskaeren ondoren, udal gobernuak, inguruko beste udal askok bezala, berriro aztertu du Irunen Solas Jolas eta Uda Giro bezalako udaleku irekiak martxan jartzeko aukera. "Orain da unea. Irungo familiek ezin dute gehiago itxaron, eta Udalaren erantzun ausarta eta arduratsua merezi dute. Ez dugu ahaztu behar, gainera, udaleku irekiek eta eguneko udalekuek haur askok izan ditzaketen hainbat behar lantzen eta indartzen laguntzen dutela. Besteak beste, behar sozialak, afektiboak, emozionalak eta baita euskararen sustapen eta erabilera ere".

Egia da Udalak zenbait doikuntza eta nahitaezko aldaketa egin beharko dituela osasun-neurriak betetzeko, baina uste dugu Irungo familiek eta haurrek hala behar eta merezi dutela. Horregatik, Irungo EAJ-PNVtik, gure laguntza eta lankidetza eskaintzeaz gain, gobernu sozialistari, beti egin izan den bezala, udalekuak uztailean eta abuztuan eskaintzeko ahalegin bat egin dezala eskatzen diogu. Halaber, izena eman zuten haur guztiak ez badira, gutxienez gehienek Solas udaleku irekietan parte hartzeko aukera izateko aukera ere kontuan izateko beharra helarazi nahi dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube