Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Kreditu-eragiketa baten bidez, alarma-egoerak eragindako egoerari aurre egiteko likidezia bermatu ahal izango da
Eragiketaren zenbatekoa ez da 30 milioi eurotik gorakoa izango, eta Udalari aukera emango dio ordaintzeko betebeharrei aurre egiteko, egutegi fiskala berregituratu ondoren epeak mantenduzTokiko Gobernu batzordeak onartu du urtebeteko epean 30 milioi eurotik beherako kreditu-eragiketak kontratatzea. Eragiketa horien helburua Udalaren likidezia bermatzea da, ordaintzeko betebeharrei aurre egin ahal izateko, behar diren epeak mantenduz.
Eneko Goia alkateak azaldu duenez, “alarma-egoerak eragindako ekonomia-jarduera gelditzeak udal-sarrerak gutxitzea ekarri du, diru-sarrera horiek berandu kobratzea eta premiazko beharrei erantzuteko gastu soziala handitzea; hori dela eta, beharrezkoa da kreditu-eragiketa bat kontratatzea, egoerari epe laburrean aurre egiteko”.
Udalak, besteak beste, COVID-19 delakoak Donostiako udalerriko zergadunen ekonomian duen eragina ahal den neurrian arintzeko hartu dituen neurrien artean, egutegi fiskala berregituratzea dago. Hala, aldian behin ordaindu beharreko udal-zergen borondatezko ordainketa-aldiak aldatu egin dira, eta 65 milioi euroko atzerapena ekarri du horrek.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kobrantza geroratzeak du eraginik handiena Udal Diruzaintzan, diru-sarrera arrunt guztien %15 baita (44.893.054 €). Zerga hau ekainaren 30ean kobratzea aurreikusita zegoen, baina martxoaren amaieran onetsitako egutegi fiskalaren egokitzapenak epea irailaren 15era arte luzatu zuen.
Gainera, aurreikusitako murrizketei dagokienez, murrizketarik handiena Udalak Finantzatzeko Foru Funtsari (FOFIM) dagokio. Funts horrek Udalaren diru-sarrera arrunt guztien %47 hartzen du, eta aurreikusitako zenbatekoaren %20ko murrizketa ezartzen du, hau da, 29.129.191 euroko desbiderapena suposatzen du.
Eskuzaitzeta
Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onetsi du Eskuzaitzetako Plan Partzialaren hirugarren aldaketa. Aldaketa honen xedea da lurzatien kudeaketa erraztea, garatzeko xehetasun-azterlan bat egitearen beharra kentzen delarik. Ondorioz tresna horri esleitutako funtzioak berresleitzen dira. Horrela, Gipuzkoako industrialde handienetako batean enpresa berriak ezartzeko izapideak errazten dira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31