Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/05/26

Irungo EAJ-PNVk Kredituen Aldaketaren aldeko botoa emango duela jakinarazi du

Jeltzaleek bere 7 zinegotziek ostiralean Osoko Bilkuran eztabaidatuko den Gobernu Sozialistaren kreditu aldaketari baiezkoa emango diotela baieztatu egin du Iridoyk eta gogorarazi 2020ko aurrekontua birformulatzeko plan bat beharko dela.
Irungo EAJ-PNVk Kredituen Aldaketaren aldeko botoa emango duela jakinarazi du

EAJ-PNV Udal Taldeak, gobernu sozialistak proposatutako Kreditu Aldaketaren aldeko botoa emango du ostiral honetan. Duela hilabete Irungo Udaleko alderdi guztiek onartutako Txoke Plana osorik garatzeko helburua duen kreditu aldaketa. Egoera zaurgarria bizi duten pertsonen, merkatarien, autonomoen, eta ostalarien egoera hobetzeko gizarte eta ekonomia laguntzak barneratzen dituen plana.

Iridoyk, jeltzaleen bozeramaileak, esan duenez, "Irungo herritarren ongizatea eta gure hiriaren susperraldia dira gure lehentasunak, eta gure taldeak argi dauka ezin dugula denbora galdu. Talde guztiok, elkarrekin egin behar dugu aurrera, indarrak batuz egoera zail hau gainditzeko eta Iruni ahalik eta etorkizun onena eskaintzeko". Liskar antzuak, pertsonalismoak eta interes indibidualak alde batera uzteko garaia da, horregatik Irungo EAJ-PNVk kreditu aldaketaren alde bozkatuko du ostiraleko ohiko osoko bilkuran.

Halaber, Iridoyk ezin garela hemen geratu gailendu du. “Orain, inoiz baino gehiago, gure helburu bakarra pertsonen ongizateak izan behar du, eta laguntzek haratago joan behar dute. Txoke-planak sortzen joan diren behar batzuei erantzuten die, baina ez ditu dauden gabezia guztiak betetzen. Bizi dugun eta laster biziko dugun krisi-egoera hau ahalik eta ondoen konpontzeko udalak gehiago egin dezake, eta hala egin behar du. Oraindik bete gabe dauden behar guztiei erantzuna eman behar diegu". Era berean, eta aurrera egoki egin ahal izateko, 2020ko aurrekontua birformulatzeko plan bat beharko dela ere adierazi du, “Udalak hurrengo jarduketen egutegia aurreikusi eta landu behar du horretarako. Indarrak batu eta guztien arteko akordioak lortu behar ditugu. Has gaitezen lanean batasunetik, gure hiriak laster beharko dituen bultzadatan. Gure taldea, beti bezala, laguntzeko eta indarrak batzeko prest dago, hala beharrezkoa den berreraikuntza ekonomikoa eta soziala indartzeko eta ziurtatzeko".

Amaitzeko, Iridoyk lankidetzaren eta koordinazioaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. "Egoera honek erantzukizuna eta koherentzia eskatzen digu. Irunek aurrera egin dezan, gure udalerritik haratago joan behar dugu. Gure ekintzak eta ekimenak gainerako erakundeekin koordinatu behar ditugu. Denok bat egiten badugu, udal taldeek, erakundeek eta herritarrek, lortu dezakegu".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube