Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/05/06

Bergarako EAJk 2019ko altxortegi gerakineko 2.300.000€ak, COVID-19ak utzitako ondorio sozio-ekonomikoei aurre egiteko bideratzea proposatu dio EH BILDUren Udal gobernuari

Duela ia hilabete, zehazki apirilak 5ean, Bergarako EAJren Udal taldeak EH BILDUren Udal Gobernuari idatziz bere laguntza eskaini zion inongo baldintza barik eta eskaera zehatza egin genion:
Bergarako EAJk 2019ko altxortegi gerakineko 2.300.000€ak, COVID-19ak utzitako ondorio sozio-ekonomikoei aurre egiteko bideratzea proposatu dio EH BILDUren Udal gobernuari

“2020ko aurrekontuen birmoldaketa egitea eszenatoki desberdinetara egokituz, lehentasun berriak zehaztu, eta beste hainbat lanketa elkarlanean garatzea”. 

Gaur, maiatzak 5, ez dugu erantzunik jaso, larrialdi egoeran jarraitzen dugunez berriro ere eskaintzen diogu EH BILDUren udal gobernuari gure laguntza, eta krisiak sortutako ondorioak ekiditeko, Bergarako EAJren udal taldeak PROPOSAMEN ZEHATZAK luzatu nahi dizkio:

“Osasun baldintzak zaintzen eta bermatzen gizarte arloko beharrei erantzun behar diegu eta Bergararen biziberritze sozioekonomikoa eta kulturala martxan ipini beharra daukagu, suspertze planarekin hasi beharra dugu eta laguntzeko prest gaude”

Horregatik ondorengo proposamena luzatu nahi diogu EH BILDUren Udal Gobernuari:

“2.300.000€KO 2019KO GERAKINAK, COVID-19AK UTZITAKO ONDORIO SOZIOEKONOMIKOEI AURRE EGITEKO BIDERATZEA; BERGARARREN BEHARREI ERANTZUN, NEURRI ERAGINKORRAK ZEHAZTUZ, EPE MOTZERA ZEIN ERTAINERA”.

Hiru ardatz nagusi planteatzen ditugu: soziala, ekonomikoa eta kulturala. Gure herritarrak babestu behar ditugu eta haien ongizatea bermatu beharrean gaude, lehentasuna izan behar da, era berean Bergara berriz ere martxan jartzeko plana zehaztu behar da.

1.LERROA.- Diru laguntza: 3. Adina

ONURADUNAK.- Martxoaren erdialdetik eguneko zentroak itxita aurkitzen dira, Mizpirualdek ez ditu egoiliar berriak hartzen eta 3. adineko asko etxeetan daude, askok betegabeko hainbat behar izango dituztelarik. Gizartean hain inportanteak den eta izan den kolektibo honekin egonez sortutako behar berriak identifikatu eta laguntza pertsonalizatuta ezartzea ezinbestekoa dela uste dugu, diru laguntza lerro berri bat zehaztea ezinbestekoa da: ongizateko zerbitzuen erabiltzaileek (hirugarren adinekoak) eta bere familiek errekurtsoak erabilgarri ez dauden bitartean etxean beharrezkoa duten zaintza  ahalbideratzeko.

ZERTARAKO.- Eguneko zentroak itxita aurkitzen diren bitartean eta Mizipirualdek egoiliar berririk hartzen ez dituen bitartean, zerbitzua beharrezkoa duten herritarrei laguntza izan dezaten.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 400.000€koa, eguneko zentroa itxita dagoen bitartean familiak laguntzeko eta zahar egoitzan ingresua egin ezin den bitartean.

2.LERROA.-  Diru laguntza – Tokiko merkataritza

ONURADUNAK.- Krisi honek gogor kolpatu ditu arlo soziala eta baita ekonomikoa ere, eta modu berezian eragin die gainera, tokiko merkataritzari eta ateak itxi behar izan dituzten negozio guztiei. Horregatik, beharrezkoa da establezimendu horiei guztiei laguntza eta bultzada ematea. Tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzeko martxan jarritako kanpaina haratako joan beharra dagoela uste dugu, ez baita nahikoa.

ZERTARAKO.- Aktibitatea itxita izan duten bitartean jasandako gastu eta galeri aurre egiteko, aktibitate horrek martxan jarraitzeko nahia daukagulako, laguntza berezi bat beharko dute “berriro atea zabaltzeko”

PARTIDA EKONOMIKOA.-

  • 470.000€ko partida: aktibitatea itxita egon den bitartean izan dituzten gastuei aurre egiteko: lokalaren alokairuak ordaintzen laguntzeko, lokalen gastu fikoak ordaintzen laguntzeko, etabar
  • 130.000€ko diru laguntza lerroa: lokalak COVID-19aren aurrean hartu beharreko neurriak ezartzeko aholkularitza eta diru laguntza lerro bat ikusten dugu beharrezkoa.

3.LERROA.- Bergaran erosteko bonoen programa indartu – Tokiko merkataritza

Atera berri den KUTTUNA programa indartu, 20.000€ko programa urria da eta batzuei bakarrik bideratzen dela uste dugu. Horregatik ondorengoa proposatzen dugu:

ONURADUNAK.- Herritarren artean onuradun desberdinak definitu eta muga desberdinak ezartzea proposatzen dugu, deskontu desberdinekin:

  • Langabetuak
  • ERTEan dauden langileak
  • Hirugarren adinekoak
  • Egoera larrian dauden familiak

ZERTARAKO.- Batetik, herriko komertzioaren irekiera indartu eta bestetik, herritarren egoera desberdinak kontuan izanda, laguntza espezifikoak bideratzea, guztiek herrian erosteko aukera bermatuz.  Online eta Baz bitartez ere aukera eman herritarrek bonuak eros ahal izateko

PARTIDA EKONOMIKOA.- 280.000€ diru laguntz

4.LERROA.- Diru laguntza lerro  eta aholkularitza – Ostalaritza

ONURADUNAK.- ostalaritzak ere krisi honen ondorioak sufritzen ari dira, beharrezkoa ikusten dugu batetik,  bete behar dituzten baldintzak betetzeko protokoloak definitzeko lanketan laguntzea eta merkatuari beste era batzuetan erantzuteko bideak aztertuz, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzaz. Bestetik, sektore honek ere beharrezkoa izango du bere lokaletan egokitzapenak egitea aktibitatea eta osasun baldintzak uztartzeko. Guzti honetarako diru laguntza definitzeaz gain, udalaren laguntza teknikoa ere ezinbestekoa izango dute.

Horrez gain, kontuan izanda kanpoko guneetan (terrazetan) osasun baldintzak bermatzea errazagoa dela terrazak ipintzeko arautegia berriztu, malgutasuna erakutsiz eta negozioen arlo berriei etekin handiago ateratzen.

ZERTARAKO.- Aktibitatea itxita izan duten bitartean jasandako gastu eta galeri aurre egiteko, eta aholkularitza eskaintzeko

PARTIDA EKONOMIKOA.-

  • 230.000€ko partida: aktibitatea itxita egon den bitartean izan dituzten gastuei aurre egiteko: lokalaren alokairuak ordaintzen laguntzeko, lokalen gastu fikoak ordaintzen laguntzeko
  • 170.000€ko diru laguntza lerroa: lokalak hartu behar dituzten neurriei egokitzeko.

5.LERROA.- Diru laguntza: Autonomoak eta enpresa txikiak 

ONURADUNAK.- autonomoak eta enpresa txikiak ere hainbat galera izaten ari dira, esaterako iturginak, igeltseroak… Hauek ere, Bergararen zati dira, eta larrialdi egoera honetan askok eta askok ezin izan dute bere lana aurrera eraman, beste enpresa handiagotarako lana egiten dutenek gelditzeko beharra izan dute, etxeetan obrak egiten dituztenak ere bere jarduera aurrera eramateko oztopoak izan dituzte…

ZERTARAKO.- Hilabete hauetan geldirik izan dute aktibitatearen aurrean laguntza izan dezaten, gastuei aurre egiteko eta martxan jartzen direnean laguntza izan dezaten, bizi irauteko.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 340.000€ partida bat enpresa txikiak eta autonomoak aktibitatea berreskuratzen ez den bitartean.

6.LERROA.- Kultur eta kirol elkarteei bideratutako diru laguntza, eta aholkularitza 

Argi dago, egoera berri honen aurrean kultur eta kirol taldeak muga eta oztopo handiak izango dituztela beraien ekintzak lehengo eran aurrera eramateko. Horregatik, aholkularitza eta laguntza ematea ezinbestekoa ikusten dugu, Bergararen kultur eta kirol aktibitateak aurrera eraman ahal izateko.

Bide bat on lineko aktibitateak suspertzea eta indartzea izango litzateke, adibidez: liburutegian egiten ziren ipuin kontaketak online eginez, edota hor dugu Bergarako Musika bandaren eredua, ugari dira azken egunetan onlineko ikuskizun eta kontzertuak… Jaiak ere bertan behera geratzea erabaki du Udalbatzak, baina uste dugu kultura suspertzeko beste eredu batzuk landu eta uztartu behar direla. Horretarako, ezinbestekoa da protokoloak martxan jartzea, dinamika hauek berriz ere martxan jarri ahal izateko.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 175.000€ diru laguntza

7.HEZTUNTZA- LANGABEZIA PROGRAMAK

Krisi ekonomikoa dela eta, langabezia tasa gorantz doa, horregatik, formakuntza programak martxan jartzea proposatzen dugu, sortu diren beharrei eta langabetueei erantzuteko formakuntza berezia proposatzen dugu.

Bergaran bi ikastetxe ditugu, Migel Altuna, enpresa mundura bideratutako formakuntza zentroa eta Mariaren Lagundia, osasun eta zaintza bidera bideratuta. Bi zentroekin elkarlana bultzatu eta sustatzeko proposatzen dugu, langabezian geratu diren herritarrei egokitutako programa bideratuz.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 105.000€ diru laguntza

8.LERROA.- BANDA ZABALA NEKAZAL AUZOENDAKO

Landa eremuetara begira zuntz optikoa sartzeko Aldundiak atera zuen diru laguntzetan parte hartzea eskatzen diogu Bergarako Udalari; printzipioz deialdi hori martxoaten 31an ixten zen baina gure ustez ezinbestekoa da Bergarako udalak eskaera aurkeztea, ezin genuen ulertu zergaitik ez da aurkeztu baina larrialdi egoeran komunikazioak zer garrantzia hartu duen ikusita bereziki eskatu behar diogu deialdi horretan parte hartzea, GURE NEKAZAL AUZOEK merezi dute saiakera hori egitea.

COVID 19 dela eta, enpresetan zein ikastetxeetan etxetik lan egin beharrean aurkitu gara, telelanaren bitartez. Tamalez, herriko hainbat puntutan oraindik zuntz optikoari ez dago eta honek, Interneteko sarbidez oztopatzen du, horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu proiektu honetan murgiltzea. Landa eremuetan ere Internet konexioa izatea beharrezko da, herriko beste edozein puntutan dagoen moduan.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 2020an ez dago partida ekonomikoa finkatu beharrik, 2021ean izango zen inbertsioa egiteko garaia. Baina etorkizunerako prestatzeko beharrean gaude.

Laburbilduz, 2019ko altxortegiko gerakinak aipatutako lau multzo hauetan sortutako beharrei erantzutera bideratzea proposatzen dugu, plan integral bat zehaztuz, elkarlanean inguruko erakundeekin.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube