Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/04/30

Gipuzkoak ez du foro berririk behar, baizik eta batasuna dauden foroetan

Gaur egungo egoeran, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu. Zorroztasunik gabeko proposamenen bidez titular deigarrien bilaketa alde batera uzteko unea da. Interes orokorrean pentsatzeko garaia da, guztiok batera lan egiteko unea Batzar Nagusi hauetan, Udaletan eta lurraldeko gainerako erakundeetan, COVID-19k sortutako egoera gainditzeko
 Gipuzkoak ez du foro berririk behar, baizik eta batasuna dauden foroetan

“Gipuzkoak ez du foro berririk behar, baizik eta batasuna lehendik dauden foroetan, erakundeei laguntza eskaintzea eta buruzagi eta talde politikoen ardura eta erantzukizuna, COVID-19k sortutako egoera gainditzeko“ adierazi du, Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVren bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, krisi-mahaia osatzeko proposamenaren inguruko eztabaidan. “Ez da garaia bizi dugun larrialdi egoeratik etekin politikoa ateratzeko, epe laburreko proposamenen eskutik. Ez da aurkari politikoa higatzen saiatzeko proposamenak egiteko garaia. Horrek ez dio ekarpenik egiten Gipuzkoako interes orokorrari, ezta gure lurraldeko herritarrei ere”. 

"Ahaldun Nagusiaren atzoko agerraldian – jarraitu du Arrizabalagak – EH Bilduk esan zuen Aldundia "oposizioa blokeatzen" ari dela. Nola hitz egin dezakezue blokeoaz, alarma-egoera indarrean jarri eta hurrengo minutuan, Mahaiak Batzar Nagusi hauek erabat ixteko proposamena jaso zuenean. Gu, noski, ez geunden ados horrekin. Alarma egoera hasi zenetik, Batzar Nagusien martxari buruzko "adostasun zabalak" landu eta gauzatu ditugu Mahaian eta Bozeramaileen Batzordean. Adostasun zabalak Batzar Nagusiek larrialdi-egoera honetan nola funtzionatu behar duten erabakitzeko Besteak beste, ohiko batzorderik ez deitzeko. Eta zuek beti ados egon zarete. Beraz, oposizioa "blokeatuta" egon bada, oposizioak "blokeatuta egotea" erabaki duelako izan da. Batzar Nagusien funtzionamendua Batzar Nagusiek erabakitzen dute, eta horixe egin dugu, hain zuzen ere, eta adostasun handiz" azpimarratu du.

Bozeramaile abertzaleak gogora ekarri du, "egungo egoeran, eraginkorrak eta erabakigarriak izan behar dugu. Hori da premisa nagusia, eraginkortasuna. ¿Baina nola izan gintezke eraginkor eta akoridioak lortu Eusko Jaurlaritzako Gizarte Elkarrizketarako Mahaian "planto" egin duten sindikatuetako eta patronaleko ordezkarien artean?"  Nola adostu, adostu nahi ez dutenekin? Eh Bilduk planteatzen dituen foro horiek erabakiak hartzeko unean paralisira garamatza" azpimarratu du.

"Elkarrekin Podemosi dagokionez – jarraitu du Arrizabalagak – bere bozeramaileari gogorarazi nahi nioke bere alderdia dela Espainian koalizioan gobernatzen ari dena, eta bere alderdiak inposatu digula, Pedro Sanchezekin batera, 155a eta “probintzia aniztasun” hau, Konstituzioaren aurreko garaietara garamatzana.Deigarria da oso, Madrilen aplikatzen dituzten proposamenen guztiz kontrako proposamenekin etortzea Batzar Nagusi hauetara”.

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVko bozeramailearen esanetan, "Ez da garaia bizi dugun larrialdi egoeratik etekin politikoa ateratzeko. Ez da aurkari politikoa higatzen saiatzeko proposamenak egiteko garaia. Horrek ez dio ekarpenik egiten Gipuzkoako interes orokorrari, ezta gure lurraldeko herritarrei ere”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube