Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lasarte-Oriako EAJ-PNV COVID19 neurri ekonomikoen aurrean
Jon Antxordoki, EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak udal egoera baloratu du COVID19ren erronkaren aurrean, apirilaren 30eko udalbatzak egin duen osoko bilkura birtualeanAntxordokiren lehen hitzak "lasarteoriatarrei eskerrak emateko" izan dira, "Eskatu zaigun konfinamendua betetzeagatik, eta salbuespenak salbuespen, azpimarratu behar da bete egin dugula, batez ere etxeko txikiek. Asko dira krisi honen aurrean lagundu duten tokiko elkarteak, gure adinekoei lagundu dieten boluntarioak edo maskarak josteko antolatu diren pertsonak. Sektore asko ahaztu nahi izan gabe, eskerrak eman nahi dizkiegu Lasarte-Orian lan egiten duten osasun-langileei, osasunzentroko langileei, anbulantzietako langileei eta Atsobakarreko langileei, beren ahaleginari eta profesionaltasunari esker lortu baitute Atsobakarrek COVID19 kasurik ez izatea. Eta ez ditugu ahazten, bereziki, udal honetako sailak, gizarte zerbitzuak, udal zerbitzuak, udal brigada eta saileko administrariak."
Osoko bilkuran hartutako erabakiei dagokienez, "EAJ-PNV udal taldeak abstentzioaren alde egin du. Gobernu taldeak COVID19ren egoerari buruz eta laguntzen planteamenduei buruz dituen asmoen berri izan dugu, eta horiei buruzko iritzia eman dugu edo egoera desberdinak partekatu ditugu. Kasu askotan, ados egon gara hartutako neurriekin, eta, beste batzuetan, uste dugu egindako lana hobea izan zitekeela, adibidez, udaleko bitarteko digitalen bidezko komunikazioan. Gaur egun, Udalaren webgunean COVID19ren egoeraren berri emateko atal espezifikoa eguneratu gabe dago martxoaren 25etik. Gure taldearen ustez, agerian da egoera berri honek aurreikuspenak gainditu dituela, baina erritmo handiagoa gustatuko izango litzaiguke erabakiak betetzeari dagokionez, alarmaegoerak alkateei hainbat neurri onartzeko eskumenak eman baitizkie. Gaur egun, 100.000 € jarri ditugu mahai gainean COVID19 bulegoa martxan jartzeko, eta 670.000 € familiei, saltokiei, ostalaritzari eta enpresei laguntzeko, baina oraindik ez dakigu nola izango diren diruak banatzeko arau guztiak. Eta ezin dugu aldeko botoa eman beharrezko informazio guztia izan gabe."
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31