Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak behin betiko onartu du Miramongo hiri-antolamendurako plan berezia
Tokiko Gobernu Batzordeak telematikoki ekin dio bere jarduerari gaurTokiko Gobernu Batzordeak berriro ekin dio bere jarduerari, gaur goizean modu telematikoan egin den bilera baten bidez, asteroko izaerara itzultzeko asmoz.
Tokiko Gobernu Batzordeak hartu duen erabakietako bat izan da behin betiko onartzea Miramon esparruko zenbait lurzatiri buruzko Hiri Antolamenduko Plan Berezia, baita esparruko araudi orokorrari buruzko gaiak ere.
Araudiaren malgutze honekin Donostiako parke teknologikoan ezarri nahi diren enpresa berriei erraztasunak ematea bilatzen da.
Aldaketa hauek alderdi ezberdinetan dute eragina: Lursailen zatigarritasuna, kirol ekipamendu pribatua ezartzeko aukera eta ezarpen horrekin lotzen diren aldaketak, lursailen artean eraikigarritasuna lekualdatzearen tolerantzia, lursailen lerrokaduraren zuzenketa eta lursailak azpizatitzeko aukerak, oro har industria erabilerak onartzea, erabilera nagusiaren erabilera osagarri gisa edo eduki teknologiko handiko erabilera gisa, komunitate ekipamenduko erabilera baimentzea, lursail pribatuan instalazioak ezartzea, eraikinak seinaleztatzea, aparkaleku zuzkidura, lursail batzuen altuera malgutzea, agortu gabeko eraikigarritasuna lekualdatzea, azaleren zuzenketa eta erdisotoko lokalen bizigarritasun baldintzak.
Belartza
Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Donostiako Belartza II eremuko lurzati baten xehetasun azterkaria. Honen xedea da esparruan indarra duen plan partzialean sestra gaineko gehieneko lerrokadurak aldatzea. Zehazki, beheko solairuaren okupazioa egungo errodadura erreiraino zabaldu nahi da, eraikina inguratzen duen terraza eremuaren zati bat estali ahal izateko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31