Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/04/02

Guztion hobe beharrez laguntzeko garaia da

Irungo EAJ-PNVk, PSEl minorian duen Irungo udal-gobernuari, Covid 19 birusaren hedapenari eusteko beharrezko erabakietan bere babesa helarazi dio.
Guztion hobe beharrez laguntzeko garaia da

"Salbuespen egoera baten aurrean gaude, eta honek erantzukizun politikoak ditugunon ardura eskatzen du, baita talde-lana eta koordinazioa lehenestea ere", adierazi du Xabier Iridoyk, bozeramaile jeltzaleak. "Gure eginbeharra, erantzukizunez eta zentzuz jokatuz, bizi dugun krisi egoera gainditzen eta honen ondorioak arintzen lagun dezaketen erabaki onenak hartzen laguntzea da. Ekarpen desberdinen, proposamen eraikitzaileen eta egonkortasuna eskainiko duen babesa eskainiz".

Era berean, Iridoyk azpimarratu nahi izan du "denok batera egon behar dugula, helburuak beti izan behar duela berdina. Irun eta bertakoen ongizatea. Hiritarren jarrera eredugarri izan da egunotan, kasuak kasu, hartutako neurriak behar bezala bete dituzte. Horregatik, guk ere, politikariok, neurria emateko unea da. Birusaren aurkako borroka da gure aurrean duguna, horregatik, edozein sumindura eragin dezaken egoera saihestu behar da. Irteera bakarra adimen partekatua da, eta ez autoritate monopolizatua. Koordinatzeko unea da, eta ez batzuen ezta besteen protagonismoarena. Izango da denbora aurrerago egin den kudeaketari buruzko balorazioak egiteko". Halaber, aukera aprobetxatuz, Iridoyk esker oneko mezua helarazi nahi izan die Irungo hiritar guztiei, “hasiera-hasieratik jarrera eredugarria izan da; hartu diren neurriak bete eta errespetatu dira, elkarlanerako eta lankidetzarako mugimendu ikaragarria egon da, enpresek beren ekoizpena eten dute maskarak eta biserak egiten laguntzeko, 200 pertsonak 24 ordu baino gutxiagotan boluntario-lanak egiteko izen eman zuten. Harro nago gure hiriaz, eta uste dut, ikusitakoak ikusita, denok egon gaitezkeela eta egon behar dugula harro".

Horren harira, pandemia horren ondorioak pairatzen dituzten pertsona guztiei elkartasuna adierazteko mezua plazaratu nahi izan dute Irungo EAJ-PNVtik. "Lehen minututik laguntzeko prest egon gara, eta hor jarraituko dugu. EAJ-PNV gure hiriari mesede egingo dion eta inor atzean utziko ez duen beharrezko neurri guztiak aurrera eramateko prest dago eta egongo da. Egoera honetatik aterako garelako, aurrera egingo dugu eta elkarrekin begiratuko dugu etorkizunerantz".

Hori dela eta, jeltzaleek gogorarazi dute irundarrek behar dutenerako daudela, hauen zalantzak, eskaerak edo iradokizunak entzuteko prest; telefono bidez (943505130), posta elektronikoz (eaj-pnv@irun.org), edo sare sozialen bidez (Twitterren @irungoeajpnv edo @xiridoy, Facebook-en, gure bozeramailearen, Xabier Iridoy-ren, zinegotzien eta udal taldearen kontuetan, eta Instagram-en). "Ez dugu gure lana eten, dagoeneko bi aste daramatzagu etxetik lanean, egoera aztertzen, beharrak ikusten eta bilerak modu telematikoan egiten".

Azkenik esan behar da, gure udal taldeak hasieratik pertsonen beharrak entzun ditu, eta hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean. Era berean, gure taldea, Udalak proposatu dituen neurriak aberasten eta hobetzen saiatu da. "Laguntzeko asmoarekin, gure hiriaren eta Udalaren esku jarri gara. Alkateak badaki gure taldearekin kontatu dezakeela, eta badaki, halaber, gure erabateko laguntza duela", jakinarazi du Iridoyk.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube