Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/31

Donostiako Udala harremanetan jarri da 65 urtetik gorako 30.000 donostiarrekin, alarma-egoeran zer egoeratan dagoen jakiteko

Donostia Lagunkoiak sustatutako LAGUNKATE proiektuaren bidez, bakarrik bizi diren adineko pertsonetan etxean geratzeko beharrak duen eragina bertatik bertara ezagutu nahi du Udalak

Donostiako Udala harremanetan jarri da bakarrik bizi diren edo adin bereko  edo gehiagoko pertsonekin bizi diren 65 urtetik gorako 30.000 herritarrekin. Hainbat sailetako 140 udal langile inguruk parte hartu dute Lagunkate proiektuan, Donostia Lagunkoiak sustatua eta Eva Salaberria zuzendariak kudeatua.

Eneko Goia alkateak eskerrak eman dizkie “bai zuzendaritzari bai udaleko langileei, aste hauetan egin duten lanagatik, 30.000 donostiar horiekin harremanetan jarriz, haien egoera ezagutzeko”.

Joan den astetik, Udaleko langileek banan-banan deitu diete 65 urtetik gorako pertsona bat edo gehiago bizi diren 20.000 etxeei, COVID-19 delakoak eragindako alarma-egoerak nola eragiten dien jakiteko, egoera horretan dituzten oinarrizko beharrak asetzeko baliabiderik ba ote duten jakiteko, behar horiek asetzeko sarerik ba ote duten jakiteko eta, behar izanez gero, laguntza hori helarazteko dauden baliabideetara zuzentzeko. Azken finean, Udalak eskua luzatu nahi die osasun krisi honen ondorioz konfinamendu egoera bereziki zaila duten pertsonei.

Dei horiek protokolo zehatz bati jarraituz egin dira eta auzoka antolatu dira, helburua egoeraren ideia orokorra izatea eta behar duten pertsonak hurbileko inguruan egon daitezkeen baliabideekin harremanetan jartzea baita.

Goiak adierazi duenez, “orokorrean egoera onean aurkitu ditugu pertsona hauek. Gehienek jakinarazten digute badituztela baliabideak oinarrizko beharrak asetzeko, baina dei horiek bigarren txanda batean egiten jarraituko dugu, jarraipen bat egiteko”.

Dei bakoitzean, udal-langileek interesatu dira pertsona bakoitzaren egoeraz, eska dezaketen edozein laguntza identifikatzen saiatuz, eta eskura dituzten baliabideak eskaini dizkiete, bai eguneroko bizitzako oinarrizko beharretarako, bai laguntza emozionalerako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube