Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/16

Covid19ari aurre egiteko hartu diren neurrien ondorioz laguntza berezia behar duten herritarrei arreta udaleko zerbitzuen bidez egitea eskatu du Zumaiako EAJk

“Borondate onenarekin ere kalte egiteko arriskua ikusirik, ostiralean komunikabideen bidez ezagutu genuen boluntariotza lanaren inguruko hausnarketa bat eskatu dugu arreta presentziala egingo duen pertsonala behar bezala formatutakoa izatea beharrezkoa ikusten dugulako.
Covid19ari aurre egiteko hartu diren neurrien ondorioz laguntza berezia behar duten herritarrei arreta udaleko zerbitzuen bidez egitea eskatu du Zumaiako EAJk

Bestelako neurriak ere eskatu ditu EAJ udal taldeak: igogailuak martxan jartzea eta merkatari, ostalari eta autonomoentzako laguntza lerro bat.

Gaur goizean bildu da Zumaiako Udaleko emergentzia mahaia, COVID19aren inguruko erabakiak hartzeko. Oier Korta EAJ udal taldearen bozeramaileak azaldu duenez, “ostegunean azaldu zizkigun alkateak gainerako taldeei udala hartzera zihoan lehen neurriak eta ostiraletik aurrera komunikabideen bidez izan dugu gainerako neurrien berri” hori horrela, Emergentzia Mahaian parte hartzea eskatu zuen Kortak eta gaurko mahaian parte hartzeko aukera eskertu du lehenik eta behin ospatutako bileran.

EAJk bere prestutasuna azaldu du ezohiko egoera honetan herritarren mesederako elkarlanean aritzeko eta kolektibo zaurgarrienei arreta egiteko azken egunotan hartutako erabakien inguruko bere ikuspegia azaldu du. “Borondate onenarekin ere kalte egiteko arriskua ikusirik, ostiralean komunikabideen bidez ezagutu genuen boluntariotza lanaren inguruko hausnarketa bat eskatu dugu” azaldu du Kortak. Asistentzia presentziala egingo duen pertsonala behar bezala formatutakoa izatea beharrezkoa ikusten dute jeltzaleek eta arreta hori egiteko “protokolo zehatzak ezarri behar dira, borondate onenarekin bada ere, birusa hedatzeko kateak ez sortzeko. Zentzu horretan, ez dugu uste zerbitzu hori Gaztetxeko gazte bati emandako telefono baten bidez kudeatzea egokiena denik”.

Horiek horrela, EAJk ondorengo ekarpenak egin ditu Emergentzia Mahaian:

Kolektibo zaurgarrienei arreta:

Udalak eta bereziki udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak izan beharko luke arreta berezi horietan lidergoa, udaleko Gizarte Zerbitzuen ezagutza eta esperientzia ezinbestekoak baitira egoera honen gidaritza zuzen eramateko.

Hainbat udal zerbitzu eten direnez, zerbitzu horietako giza baliabideak krisi honetan Gizarte Zerbitzuei laguntza ematera bideratzea, sail honek egora dela eta izango duen gainkarga arintzeko.

Boluntario taldea osatzekotan, adibidez, Gurutze Gorriarekin elkarlanean egitea, erakundeak duen esperientziak bermatu lezakelako boluntario sareko kideen formazio eta funtzionamendu egokia eta baita beharrezko ekipamendua ere.

Janari banaketaren inguruan, Nagusilan elkarteak duen esperientzia baliatzea.

Igogailuak aktibatzea

Dirulaguntza lerro bat bideratzea, komertzio txiki, autonomo eta ostalariei laguntzeko.

EAJk zumaiarrei dei egin die erakundeetatik ezarritako neurriak errespeta ditzaten eta norberak bere burua zaindu dezan guztiona ere zaintzeko. “Boluntario sareetan parte hartzeko beren prestutasuna azaldu duten zumaiarrei eskerrak eman nahi dizkiegu. Eskertzen dugu Gaztetxeko gazteek azaldu duten prestutasuna eta animatzen ditugu bai gazteak eta baita zumaiarrak oro har boluntario lanetan jarraitzera, baina uste dugu guztion segurtasuna bermatzeko, lan honek ezinbestekoa duen esperientzia eta formakuntza dituzten erakundeek gidatu behar dutela sarea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube