Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/29

Mendicute: “Blokeoek ez dute hiria eraldatzen”

2020an aparkaleku perimetralak egiteko akordioa lortu du EAJ-PNVk. 200 aparkaleku egingo dira Legarre Gain, Ubitxa eta Jardiñetan. Gainera, Matsariako pabiloien prezioak jeisteko, milioi erdiko inbertsioa egingo da.
Mendicute: “Blokeoek ez dute hiria eraldatzen”

1,7 milioi euroko aurrekontu-akordioa lortu du Eibarko EAJ-PNVk, hirigunearen perimetroan aparkalekuak egiteko. Helburua da auzoetan barne-trafikoa gutxitzea. Gainera, Udalak Matsariako pabilioien prezioa merketuko du, garajeak erosita. Jeltzaleen proposamenak egiteko 1,7 milioi euroko zuzenketak sartu zaizkio aurrekontuari.

Aparkaleku perimetralez gain, Errebal inguruko merkataritza jarduera bultzatzeko, Errebal eta Ibarkurutze kaleak konponduko dira, koexistentzia gune bilakatuz. Aurrekontu zuzenketen bidez beste hainbat ekimen jarriko dira abian, besteak beste, baserrietako garraio publikoa, eta “Mercedes Kareaga” beka, emakumeek hiriari egindako ekarpena ikusarazteko, Eibarko kantuen disko bat egingo du Ustekabek, eta diruz lagunduko dira arte martzialen Ronin Elkartea eta mahai-jokoen Odisea Elkartea.

Agerraldia egin dute Eibarko Udalean Josu Mendicute, Mertxe Garate, Alberto de la Hoz eta Amaia Albizu zinegotzi jeltzaleek. Aurrekontu-akordioaren inguruko balorazioa egiteko prentsaurrekoan, Mendicutek balioa eman die adostutako proiektuei, Eibar 2030 hiri proiektuarekin lerrotuta daudelako. “EAJ-PNVk ezarritako orientazio estrategikoa dute. Trafiko eta aparkaleku arazoari egingo diogu aurre, autoak periferiara aterata. Horrekin batera, hiriguneak oinezkoentzat bilakatuko ditugu. Pauso txikiak dira eredu erakargarri eta jasangarriago baterantz”.

Hiru aparkaleku egingo dira, EAJren ekimenez, hiru auzotako kanpoaldean: Legarre-Gainen, Ubitxan eta Jardiñetan. “Inguru horietako herritarrek etxetik gertu aparkatzeko aukera izango dute, auzoan autoaz bueltaka ibili gabe”, baieztatu dute jeltzaleek. Barrena-Barakaldo bidegurutzea konpontzean lortuko diren aparkalekuekin batera, 200 plaza inguru lortuko dira datozen hilabeteotan.

Matsariako pabiloiak merkatuko dira

Udalak Matsariako garajeak erosita, Sprilurrek merkeago saldu ahal izango ditu pabiloiak. Horretarako, EAJk eta PSEk 493.000 euro bideratzea adostu dute, Matsarian ondarea erosteko. “Enpresak hemen geratzea nahi dugu, enpresa berriak etortzea, ekintzaileen proiektuak hemen sustraitzea. Horretarako, funtsezkoa da lurra eta pabiloiak prezio lehiakorrean eskaintzea. Garaje horiek erostea, eskala txikian bada ere, gure industriaren aldeko apustua da”, adierazi du bozeramaile jeltzaleak. Xedea da Matsariako Industrialdean jarduera berriak ezartzea, auzoaren beheko aldea birgaitzeaz gainera.

Mendicute: “Blokeoek ez dute hiria eraldatzen”

Jeltzaleen bozeramailea pozez agertu da 1,7 milioi euroko aurrekontua lortu ondoren, horrek abian jarriko baitu duela urtebete alkategai gisa aurkeztutako 2.500 aparkaleku plana. “Gobernuan ez egoteak ez du esan nahi Udala blokeatu behar dugunik. Eibartarrei erantzuteko gaude hemen, Eibar hobea egiteko, eta horretarako akordioak behar dira. EAJrentzat hori da politika egitea”.

APARKALEKUAK

UBITXA. 70

Unbeko bide hasierako etxeen parean 70 aparkaleku egingo dira, Ubitxa, Urki eta San Kristobal inguruko bizilagunentzat.

JARDIÑETA. 60

Saihesbidetik auzora sartzeko dagoen aparkalekuaren tamaina bikoiztuko da, auzoko erreferentziako aparkalekua izan dadin eta, ondorioz, auzoan dagoen trafikoa gutxitu dadin. Eskailera mekanikoak daude Institututik bertaraino, eta igogailuak ere egingo dira.

LEGARRE-GAIN. 20

Saihesbidetik auzorako sarbidea zabalduko da, bertan 20 aparkaleku lortze aldera.

BARAKALDO. 10

Berritu egingo da Barrena, Karmen eta Barakaldo kaleen arteko bidegurutzea. Bi errail daude eta bakarra geratuko da, aparkaleku berriak lortuz.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube