Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
210 elementu berrik osatuko dute PEPPUC ondarea babesteko plan berezia
Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena emango dio bihar Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC delakoa) katalogoaren aldaketari, eta ondorioz, bertan 1300 elementu jasoko diraEraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziak (PEPPUC delakoa) 1310 elementu jasoko ditu, behin Tokiko Gobernu Batzordeak 210 elementu berri jasotzeko aldaketa onartuta. Horretarako, Donostiako Udalak katalogoaren berraztertzea egin du azken urte eta erdian.
Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek eta Hirigintza departamentuko zuzendari Jon Chavarrik azaldu dute, berraztertzea 2018ko aldaketa puntualari egindako alegazioei erantzuna ematen diela. Gogoan izan, orduan 50 elementu berri sartu zirela PEPPUC delakoan.
Horrenbestez, Udalak 500 edo 600 elementu aztertzeari ekin zion, hain zuzen ere, lehenik kontuan hartuta ez zeuden elementuak, besteak beste honakoak: bizitokiak, komentuak, ekipamenduak, baserriak, etxeak, portalak edo arkitektura garaikidearen beste hainbat elementu berezi.
Arzallusek segidakoa esan du: “Aldaketaren ondorioz PEPPUC delakoan lehen kontuan hartuta ez zeuden elementuak daude, eta era berean, katalogoaren barruan zeuden hainbaten babes maila aldatu da, betiere, babesa handitzeko”.
Hortaz, elementu berrien artean azpimarratzekoa da A babes-mailan Udalatik goragoko maila batean katalogatutakoak daudela, besteak beste, Villa Aldama edo Uliako Udal Ur Bitegiak.
B babes-mailari dagokionez, 15 elementu berri sartu dira PEPPUC delakoan, hain zuzen ere, lehen C maila zuten elementuak, besteak beste, honakoak: Equitativa-ren eraikina, Getaria 2, Prim kaleko hainbat eraikin eta Kursaal Jauregia.
C mailan, berriz, 20 eraikin berri sartu dira, besteak beste, hainbat etxe, Moneoren Urumea eraikina, Heriz pasealekuko Seminarioa edo Mundaizeko EUTGren multzoa.
Azkenik, 200 elementuri D babes-maila eman zaie. Horrenbestez, aldaketaren ondorioz, PEPPUC delakoak 1300 babestutako elementu baino gehiago izango ditu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31