Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elgoibarko Udalak 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseko prozesua abiatu du
Udalak 200.000 euro bideratuko ditu partaidetza bidezko aurrekontuetara. Elgoibartarrek lehen fase batean proposatutako 14 proiektuetatik 4 lehenesteko aukera izango dute bigarren fase honetanElgoibarko Udalak herritarrei ahotsa emango die berriz ere udal politiken diseinuan parte hartzeko. Hala, 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseko prozesua abiatuko du datorren otsailaren 3an, astelehena eta horretarako, 200.000 euro bideratuko ditu. Udalak herritarrek lehen fasean proposatutako 14 proiektu zehatz mahaigaineratu ditu eta orain elgoibartarrek horietako 4 lehenesteko aukera izango dute.
“Partaidetza bidezko aurrekontuen prozesua, urtez urte finkatzen ari den ekimena da. Aurreko edizioetako parte hartzea arrakastatsua izateaz gain, herritarrek aukeratutako erronka potoloak errealitate bihurtu ditugu, Aizkorri eta Urazandiren oinezkoen pasealekua, Bernardo Ezenarro kalearen berrurbanizazioa edota bukatzen ari garen Bolatokiko Parkearen berriztapena horren adibide dira. Herritarrak udal-kudeaketan inplikatzea nahi dugu, udalaren jardunean ahotsa izatea, guztion artean, guztiok nahi dugun Elgoibar bat eraikitzeko” adierazi du Ane Beitia alkateak.
Parte hartzeko metodoak eta datak
Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek parte hartu dezake, betiere, 16 urte edo gehiago edukiz gero. Parte hartzeko bideei dagokionez, hurrengoak azpimarratu behar dira.
Aurrez aurre: formulario bat bete eta hurrengo lekuetan utzi. Leku hauetan kokatutako kutxatilak: Aita Agirreren sarreran, Jubilatuen Etxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Olaizaga Kiroldegian. Baita Kalegoen plazan jarritako karpetan otsailaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00 etatik 18:30etara.
Eta Online Formulario elektronikoaren bitartez.
Gogoratu beharra dago baita, Udalak, otsailaren 4an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, hitzaldi publiko bat eskainiko duela Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian prozesuaren inguruko azalpenak eman eta zalantzak argitzeko.
Guztira 14 proiektu eta 4 lehenetsi behar
Partaidetzarako irizpide eta arauei dagokionez, Elgoibarko Udalak herritarrengandik jasotako 14 proiektu desberdin mahaigaineratu ditu gogokoen dituzten 4 lehenesteko aukera eskainiz. Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahal izango du eta horretarako beharrezkoa izango da datu pertsonalak ematea. Osatu gabeko edo errepikatutako galdetegirik antzemanez gero, ezeztatu egin da. Hauexek dira lehenengo fase horretan herritarrek proposatu eta udalak bigarren fase honetan lehenestera gonbidatzen dituen 14 proiektuak:
Industrialdeetara iristeko oinezkoentzako bideak egokitzea / Albitzurira joateko oinezkoentzako sarrera egokia egitea: 50.000 euro
Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea “Karakoleko” zubia konponduz: 35.000 euro
Meliton eta San Pedroko etxeen arteko ezpaloiak berritzea: 45.000 euro
Txiki-txoko bat sortzea, 0.-5 urte bitarteko umeentzako.: 50.000 euro
Umeen parkeetan hobekuntzak egitea: 50.000 euro
Ikastolaren alboan umeentzako parkea egitea: 50.000 euro
Txakurrak egoteko eta jolasteko toki bat egitea: 25.000 euro
Calistenia edo workout (aire librean kirola egiteko parkea) parkeak sortzea: 15.000 euro
Adineko pertsonentzat parke gehiago jartzea: 15.000 euro
Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea: 40.000 euro
Eskelentzako panelak jartzea: 10.000 euro
Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz: 50.000 euro
Hilerrian kolunbarioa egitea: 50.000 euro
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31