Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVren Irungo bozeramaileak gezurtatu egin ditu PSEko lurraldeko eta tokiko arduradunek EAJrekiko akordioa hausteari buruz, behin eta berriz egindako adierazpenak
Xabier Iridoyk esan duenez, ez da inoiz aurrekontu akordiorik lortu PSErekin Irunen. Eta ez da iritsi, hasieratik Jose Antonio Santanok hala nahi izan duelako.
Irungo alkatearen akordiorako borondate eza, berriro ere, agerian geratu da. Izan ere, joan den urtarrilaren 3an, EAJ-PNVko zinegotziek, bi alderdien arteko itun orokorraren araberako erantzukizun-ariketa batean, eskaintza publiko berri bat egin zuten. Arrazoizkoa, onargarria, eta Irungo herritarren beharrei erantzuten zioneskaintza. Beste behin, ordea, EAJ-PNVren planteamendua atzera bota zuten sozialistek.
Iridoyren ustez, gertatutako guztiaren irakurketa egokiena hurrengoa da; Santanok alkatetza lortu zuen EAJ-PNVrekin egindako itun globalazbaliatuta, eta ordutik itun hori existituko ez balitz bezala jarduten ari da, Udaleko bigarren indarra ez diren beste aukera batzuez bilatuz. Guztia, PSEk argi dakielako eta jakitun delako EAJ-PNV dela,beraiek Irunen duten proiektu politiko agortuaren alternatiba.
Iridoyren arabera, horiek dira Jose Antonio Santanok eta PSEk EAJ-PNVrekin duten konpromisoa alde bakarrez haustera eraman dituzten arrazoiak. Eta, dituzten erantzukizunak saihesteko, etengabeko manipulaziora eta gezurretara jotzen dute.
Azkenik, adostu ahal izateko nahi izan behar dela zehaztu du bozeramaile jeltzaleak, eta agerian geratu da Irunen PSEk ez duela nahi izan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31