Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Santanok eta PSEk EAJ-PNVrekiko akordioa alde bakarretik hautsi dute udal aurrekontuak EH Bildurekin eta Elkarrekin-Podemosekin adostuz
Denbora igarota agerian geratu da ez Santanok ez PSEk ez dutela akordiorik nahi EAJrekin Irunen ez orain ez lehen.EAJk eta PSEk 2019ko ekainean izenpetutako akordioak udal aurrekontuen onarpena negoziaketa bitartez bermatzera lotzen ditu bi alderdi politikoak. “Udalerri batean akordiorik lortzen ez bada, bi alderdietako lurralde zuzendaritzek esku hartuko dute konponezinak bideratzeko eta akordioa bermatzeko.”
Santanok eta PSEk, bakoitzak bere eremuan, udalerrian eta, hala behar balitz, lurralde mailan, EAJrekin negoziatzeko nahitaezko betebeharrari bizkarra emanez, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosekin aurrekontu-akordio itxiak aurkeztu dituzte, hitzartutako arauaren aurka joz bete-betean.
Nabarmenki egiaztatua geratu da baita ere EH Bilduren eta Elkarrekin-Podemosen jarrera politikoaren izaera taktiko eta gezurtia 2019ko udal hauteskunde ostean alkatea izendatzeko aldian.
EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek Santanoren aldeko hautua egin dute.
EAJ-PNVk
- Ituna jarraitzeko lurralde mailako batzordea deitzen du, Santano jaunak eta bere udal taldeak Irungo Udalean eragindako egoera aztertzeko.
- Bitartean, bere udal taldeak Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa guztiei eta botoari eutsiko die.
GIPUZKO BURU BATZARRA
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31