Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bergarako EAJ-PNVk aldaketak proposatu ditu jatorrizko emendakinetan, EH Bilduren gobernu taldearekin akordioetara iritsi ahal izateko
“Gure zuzenketei egindako aldaketak onartzea eskatzen diogu EH BILDUren gobernuari, akordioa lortzea, eta 2020ko aurrekontuetan beharrezkoak diren diru partidak sartzea”, esan du Elena Letek.2020ko urtarrilaren 2an, Bergarako EAJ PNVk 2020ko aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu zituen. Orduan esan zen bezala, proposamen horiek egiteko Bergarrek eta eragileek egindako eskaerak eta iradokizunak kontuan izan dira eta proposamen guztiak, gure hauteskunde-programan jaso ziren.
2020ko udal aurrekontuan jaso daitezen zuzenketak aurkeztu ditugu 2020an burutzeko asmoz, horrela Bergararrei zerbitzu hobea eman ahal izango zaie.
EH BILDU gobernu taldeak 2020rako egindako aurrekontu proposamena aztertu ondoren, EAJ PNVren udal taldeak 9 zuzenketa aurkeztu zituen aurrekontuen proposamena hobetzeko asmoz, bereziki Bergarako herritarren ongizatea azpimarratuz. Oraingoz, 4 bilera izan ditugu EH BILDUren gobernu taldearekin, eta jarrera positiboa izan da, elkarrizketarako eta Bergararen eta Bergararren alde lan egiteko prestutasuna aurkitu da.
Hainbat bilera egin ditugu aurkeztutako emendakinak lantzeko eta EH Bilduren gobernuak aurkeztutako 9 zuzenketak ondo ikusi dituen arren, oraingoz ez dugu akordiorik lortu 2020rako aurrekontuaren zirriborroa aldatzeko.
Jarrerak hurbiltzea desiragarria dela ulertuta eta adostutasunaren bila, Bergarako EAJ PNVk zenbait aldaketa proposatu ditu zuzenketetan, baina badirudi EH BILDUren gobernuak zailtasunak ikusi dituela aurkeztutako emendakin zuzenketetan. EAJ PNVren ahaleginak helburu bakarra du: aurrekontuetan akordioa lortzea, Bergararren ongizatea gauzatzeko.
1.ZUZENKETA- KARTERA MAPA
Gizarte-zerbitzuak eta gure herritarren ongizateak duen garrantzia dela eta, gizarte-zerbitzuen zorroa garatzeko partida osatu nahi dugu, garapen hori kanpoko eragile batek dinamiza dezakeen lan-mahai sektorial baten inguruan egituratu ahal izateko. 25.000 €-ko zenbatekora iristea proposatzen da, lan hori garatu ahal izateko.
2. ZUZENKETA: 2020AN JAIOTAKOEI LAGUNTZEKO PROGRAMA
Batez besteko adina gero eta handiagoa den herri batean, jaiotzagatik edo adopzioagatik 2020an guraso diren familiei lagundu nahi diegu, Laguntzen Plan Estrategikoan sartu beharreko diru-laguntzen lerro berri bat abian jarriz. Helburua seme-alabak mantentzearekin eta zaintzearekin lotutako behar ekonomikoei erantzuten laguntzea da.
Laguntza honekin bergarar familiei laguntzeaz gain, Bergarako merkatariei eta zerbitzuei ere lagungarri izatea nahi dugu, eta, horregatik, Bergarako saltokietan eta zerbitzuetan trukagarriak izan daitezkeen bonuen bidez gauzatzea nahi da proposamen hau.
Bergarako EAJ PNVk argi du gure eginbeharra dela Bergarar jaioberriak mantentzearekin eta zaintzearekin lotutako behar ekonomikoak dituzten familiei laguntzea, eta gainera, proposamen berri honek zeharka mesede egiten dio Bergarako merkataritza sektoreari. Horregatik, EAJ PNVK akordioa lortzeko ahalegin berri batean, proposamen aldatzen du, lehen 3 urteetan ekarpen ekonomikoa 250 eurora jaitsiz. Gainera, uste dugu laguntza-eskema progresibo bat ezar daitekeela familia-errentaren arabera, hiru laguntza-mailarekin (500, 350 eta 250 €/ urtean), lehen 3 urteetan jaso beharrekoa.
Jakina, beti egongo ginateke prest gaur egun udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoekin edozein lan-forotan parte hartzeko, baldin eta foro horren helburua Bergaran jaiotza-tasa handitzea helburu duten programak eta neurriak proposatu, diseinatu eta ezartzea bada.
3. ZUZENKETA.- HILETA ZIBILETARAKO GUNE BAT SORTZEA
EAJ PNVk argi dugu 2020ko aurrekontuetan partida ekonomiko bat ezarri behar dela, zerbitzu hau gauzatu ahal izateko; herritarrek parte hartzeko prozesu baten bidez, kokapen egokia eta beharrezko ekipamendua definitzea proposatzen dugu, behar bezalako kalitate-parametroekin. Horretarako, gure lehen proposamena birformulatzeko prest egongo ginateke, partaidetza-prozesu espezifiko bat antolatuz, 10.000 €-ko partida ekonomiko baten bidez.
4. ZUZENKETA.- MAHASTERREKA ZUBIETA ARDATZAREN URBANIZAZIO PLANGINTZA
EAJ PNVK beharrezkotzat jotzen du obra honetarako aurreikusitako 3 faseak gauzatzeko konpromiso bat hartzea, 3 edo 4 urterako konpromisoa, finantzaketa propioa edo kanpoko finantzaketaren laguntzarekin bermatuz. “Garrantzitsua da obra hau epe ez oso luzean egitea”. Proiektu honen ejekuzioa eta Seminarixoko aparkalekuko ejekuzioa batera egiteko ezintasuna dela eta (ezintasun operatiboa eta ekonomikoak), EH BILDUren udal gobernuari eskatzen diogu, lurpeko aparkalekua egingo den ala ez erabaki ondoren, bi proiektuak modu koordinatuan kudeatzea. Horrez gain, EH BILDUren udal gobernuari eskatzen diogu, aurrekontuak onartzeko osoko bilkura baino lehen, aldi baterako proposamen idatzia aurkeztea; bi proiektuen jarduera-esparru koordinatua zehaztuko duen dokumentua eta baita partida ekonomikoa ere,.
EAJ PNV Bergararen ustez, konpromiso hori beharrezkoa da Bergarako irisgarritasuna egokitzen jarraitzeko eta, aldi berean, hainbat auzok planteatutako beharrekin aurrera jarraitzeko, hala nola Martoko auzoaren berrurbanizazioa esaterako. Aurreko legegintzaldian, Martokoko bizilagunekin partaidetza-prozesu batean aurrera egin zen, auzoa biziberritzeko alternatibak aztertzeko; EH BILDUren gobernuari planteatu diogu konpromiso bat har dezala proiektu honek eskatzen dituen definizioan eta gauzatzean aurrera egiteko.
5. ZUZENKETA.- LURPEKO APARKALEKUA MANTENTZEA
EAJ PNVk aurkeztutako zuzenketaren ondoren, EH BILDUren Gobernuak Seminarioko lurpeko aparkalekua egiteko aurrekontu-partida bat sortzeko konpromisoa hartzen du; 2019ko gerakinak zehaztu ondoren, 2019an aurreikusitako zenbatekoari 20.000euro handituko zaizkio (urteko KPI), aparkalekua egin edo ez egin erabaki arte.
Ezinbestekotzat jotzen dugu proiektu hau ekonomikoki hornitzen jarraitzea; izan ere, EAJ PNV Bergarak beharrezko ikusten du Bergarako lurpeko aparkalekua egitea, herri gisa aurrera egiteko eta, Mintegiaren bidez, merkataritza-jarduera dinamizatzeko …
6. ZUZENKETA.-TXAKURRENTZAKO AISIALDIRAKO ESPAZIOA SORTZEA
EAJ PNVk 195.000 euro bideratzea proposatu zuen Bergara Guauko aldarrikapenak errealitate bihurtzeko eta gune berdeak sortzeko, maskotentzako aisialdirako guneak. Xedapen ekonomiko hori egiteko errezeloak ikusita, eta txakurrentzako aisialdirako espazioak sortzeko beharrari aurre egitea oso interesgarria dela ulertuta, EAJ PNV Bergarak proposatu du herritarrekin batera lan-mahai bat sortzea, kokapen egokienak eta espazioen diseinua zehazteko. 40.000 euroko partida zehaztea da horretarako.
7. ZUZENKETA.-APAINDURAZKO ARGIZTAPENA ETA ENERGIA ERAGINKORRA SANTA MARINAKO ZUBIAN
Atal honetan Santa Marina eta Ortuibarko zubia argiztatzea proposatu genuen, Zubietan egin zen bezala, 50.000euroko partida batekin.. Zuzenketa horretan, halaber, EAJ PNV udal-taldeak akordioak lortzeko interesa duenez, planteamendu malguagoa egiten dugu, eta bertan, alde batetik, Ortuibarko zubia argituko litzateke, San Martzialeko igoeran jarri ez diren luminaria autonomoekin, eta, beste alde batetik, Santa Marinaren kasuan, zubi horren argiztapen apaingarriaren alternatibak definituko eta ekonomikoki kuantifikatuko dituen proiektu bat enkargatzea proposatzen da. Horretarako, 7.000 €erabiltzea proposatzen dugu. Bigarren zatiaren onarpenaren zain.
8. ZUZENKETA.- ZIRKUITU TURISTIKOA SAN PEDROKO GANGEN GAINEAN
Atal honetan EAJ PNVk San Pedro elizako gangak egokitzea proposatzen zuen, elizaren laguntzarekin;Bergarako bitxi ezkutu bat, 60.000 euroko partida batekin.
EAJ PNVk uste dugu gure ondarea balioan jarri behar dela. Horregatik, gutxienez 40.000euroko partida bat proposatzen dugu, ibilbide horren ezarpen-kostuak aztertu ahal izateko, eta positiboki baloratzen dugu bai azterketa Turismoko Plan Estrategiko baten barruan jaso ahal izatea, bai azpiegitura horren azterketa espezifiko bat egitea.
9. ZUZENKETA.- EGUNGO NEGOZIOEN BELAUNALDI-TRANSMISIOAN LAGUNTZEA
Puntu honetan, 80.000eurorekin hornitzea proposatu genuen, partikularrei transmisio hori egiten laguntzeko eta negozioak eskakizun berrietara egokitzeko neurriak sortzeko.
EH Bilduren gobernu taldearekin izandako elkarrizketetan gai honen inguruko kezka partekatzen dugula ikusi dugu.Gai honi eman zaizkion ikuspegi anitzak direla eta, ekintzailetzan eta belaunaldi-erreleboan erreferenteak diren eragileekin lan-mahai bat sortzea planteatzen dugu, jarduera-ildo posibleak definitzeko. Hori bultzatzeko eta haren lana finantzatzeko, ERAGIN, Sustapen Ekonomikoa laguntzak erabiliko dira. Laguntza horiek berrikuntza teknologikora zuzenduta daude orain arte, eta finantzaketa-lerro espezifikoak ere jasoko dituzte negozio txikien belaunaldi-transmisioa errazteko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31