Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Donostiako Udalak herritarren ekarpen bideak aztertuko ditu Belarri proiektuaren bidez
300 donostiarrek lagunduko diote Udalari herritarren ekarpenen kudeaketa hobetzenDonostiako Udalak Belarri proiektua jarri du abian, herritarrek Udalari ekarpenak, iradokizunak eta/edo proposamenak egiteko bideak aztertzeko, ekarpen horiek, banakakoak nahiz kolektiboak, hobeto kudeatzeko eta herritarren iritziak Udalaren erabakiak eta jarduerak hobetzeko aprobetxatzeko.
Urteetan zehar, komunikatzeko eta harremanetan jartzeko bideak sortuz eta eraikiz joan dira. Bide berriak ireki dira urte eta garai bakoitzeko behar berriei erantzuteko. Horrela, gaur egun, herritarren iradokizunak, proposamenak edo kexak jasotzeko hainbat bide ditu Udalak.
Une honetan, Udala kanal anitz horiek guztiak baloratzen eta nola hobetu hausnartzen ari da, komunikazioaren zein eraginkortasunaren ikuspegitik. Testuinguru horretan, lantalde tekniko bat sortu eta abiarazi da Udalaren barruan. Baina, gainera, Udalak zuzenean inplikatu nahi ditu herritarrak hausnarketan, eta, horretarako, parte hartzeko prozesua hasiko da.
Herritarren parte-hartzea
Parte hartzeko prozesua garatzeko, metodologia berri bat erabili da, eta Herritarren Ausazko Lan Mahai bat sortuko da. Mahai hori Donostian erroldatuta dauden 30 pertsonak osatuko dute. Pertsona horiek zozketaz aukeratuko dira, eta gai jakin bati buruz trebatuko dira, ondoren informazioa emateko, hausnartzeko, eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko.
Donostiako ezaugarri demografiko nagusiak biltzen dituen lagin adierazgarri bat prestatu da, hiru adierazlerekin osatua: adina, sexua eta biztanleen bizilekua. Lagin adierazgarri horien artean 30 profil desberdin sortu dira eta 10 herritar aukeratu dira profil bakoitzeko. Hala, 300 herritarreko zozketa egin da.
Beraz, datozen egunetan, 300 herritar horiek gutun bat jasoko dute etxean, prozesuaren oinarrizko informazioa (gaia eta hitzordu nagusiak) eta lantaldean izena emateko modua jasoko dituena.
Prozesuaren lehen bilera urtarrilaren 23an izango da, eta lau saio aurreikusi dira ausazko herritarren lan-mahaiarekin. Lau saioei erantzuteko eskatuko zaien galdera hau izango da: nola hobetu Udalaren eta herritarren arteko hartu-emana eta komunikazio sistema?
Hiritarren taldeak ez du bakarrik lan egingo. Udalaren barruan ere departamentu arteko lantalde bat sortu da, horren inguruko balorazioa eta hobekuntza proposamenak egiteko. Beraz, bi lantaldeen ekarpenak elkarren osagarri izango dira, eta prozesuaren une batzuetan elkarrekin lan egitea aurreikusten da. Gainera, prozesuaren gaiarekin zerikusia dutela uste duten eragileek, inplikatuek eta/edo herritarrek gune bat izango dute gonbidatu gisa parte hartzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31