Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/01/08

izarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa berehala transferitzea exijitzen dugu

PSOEk EAJ-PNVrekin hartutako konpromisoa betetzen badu, Gernikako Estatutua erabat betetzea lortuko da, besteak beste, Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoan hain espero den eskumen-hartzea ahalbidetuko lukeena
izarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa berehala transferitzea exijitzen dugu

“EAJ-PNVren batzarkide taldetik Espainiako Gobernuari eskatzen diogu Euskadiko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoan ezarritakoa oinarri hartuta, berehala transferi ditzala Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketaren eskumenak Euskadira“ adierazi du, Ianko Gamboa EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzeko eskumena berehala eskualdatzeko eskakizunaren inguruan. “Uste osoa dugu zenbat eta autogobernu maila handiagoa lortu, orduan eta ongizate ekonomiko eta sozial handiagoa izango dugula” gaineratu du.

“Oinarri hartuta greba egiteko eskubidea funtsezko bitarteko legitimoetako bat dela herritarrek eta, bereziki, langileek, mugimendu sindikalaren eta erakunde sindikalen bidez, beren interes ekonomiko eta sozialak sustatu eta defendatzeko – jarraitu du Ganboak –, gure ustez, oinarrizko eskubide hori baliatzeak langile bakoitzaren erabaki erabat indibidualari erantzun behar dio, eta, beraz, grebarekin bat egiteak edo ez erabaki pertsonala izan behar du, horren xedea zein den alde batera utzita. Hori bai, eskubide horri gure errespeturik handiena zor diogu – azpimarratu du –".

EH Bilduk urtarrilaren 30eko greba-deialdiaren alde aurkeztutako zuzenketari erantzunez, bozeramaile jeltzaleak berriz ere gogorarazi du "zuzenketan aipatzen diren Gizarte Segurantza aplikatzeko eta garatzeko xedapenak emateko edo LGSa finkatzeko eskumena, gaur-gaurkoz, ez dela ez Gasteizko Parlamentuaren ez Nafarroako Gobernuaren eskumena, eta are gutxiago Batzar Nagusi hauena”. Horrela Ganboak azpimarratu du “EH Bilduren ebazpen-proposamenaren 3.2 ataleko 2. puntuak ez du benetako aplikagarritasun juridikorik, 1080 euroko gutxieneko pentsioaren eskaerarekin gertatzen den bezala. Egungo errealitate juridikoarekin eta eskumen-esparruarekin zerikusirik ez duten eskaerak dira, tamalez”.

"Errealitate hori aldatu behar dela irmoki sinesten dugula argi utzi nahi nuke – azpimarratu du –, uste baitugu gizarte-segurantzaren kudeaketa eraginkorragoa egin daitekeela Euskadin kudeatzen badugu. Jakitun gara gizarte-segurantzako edozein sistema egokitu egin behar dela babestu nahi duen errealitate sozial, demografiko eta ekonomikora. Eta, horregatik, ziur gaude eskumena dugunean, eragile sozialek, ordezkari politiko eta sindikalek, eta euskal gizarteak oro har, jakingo duela euskal herritar guztientzat duina den bizi-kalitatea bermatzen jarraituko duten eta etorkizunean ere hobetuko duten akordioak lortzen".

Azkenik, Ianko Ganboa EAJ-PNVko batzarkideak osatu berri den Estatuko Gobernua izan du hizpide: "Espainiako Estatuan gobernu berria osatzeak aukera bat zabaltzen du zentzu horretan. EAJ-PNVk Sanchezen inbestidurari baiezkoa emateko PSOErekin lortu dugun akordioak, 3. puntuan, ebatzi gabe dauden estatutu-eskumen guztien eskualdatzea zehazten du. PSOEk hartutako konpromisoa betetzen badu, Gernikako Estatutua erabat betetzea lortuko da, besteak beste, Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoak hain espero duen eskumen-hartzea ahalbidetuko lukeena: ezinbesteko tresna baita pertsona guztien bizi-kalitatea bermatuko duten gizarte-babeseko politikak garatzeko ".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube