Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/01/08

Eneko Goiak eta Urkullu Lehendakariak legealdi honetarako Donostiak eta Euskadik komunean dituzten erronkak partekatu dituzte

Donostiako alkateak eta Lehendakariak bilera egin dute Lehendakaritzan, hiriaren hainbat gai garrantzitsu aztertzeko
Eneko Goiak eta Urkullu Lehendakariak legealdi honetarako Donostiak eta Euskadik komunean dituzten erronkak partekatu dituzte

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak bilera egin dute gaur goizean Lehendakaritzan. Bertan, Donostiak eta Euskadik komunean dituzten erronka ezberdinei buruz hitz egin dute.

Donostian legealdi berriaren hasiera dela-eta egin dute hitzordua, eta ordubetez, gutxi gorabehera, alkateak eta Lehendakariak hiriarentzat garrantzitsuak diren gaiei buruz hitz egin dute, hain zuzen ere, bi erakundeek eskumenak dituzten gaiei buruz.

Besteak beste, garraio-sistemari eta eraikitzen ari diren edo hastear dauden azpiegiturei buruzko gaiak jorratu dituzte, eta etxebizitza izan da gai nagusienetako bat. Eneko Goiak adierazi du, gaia Eusko Jaurlaritzari zein Udalari axola zaiela, izan ere, Eusko Jaurlaritzak ere badu eskumena eta gaitasuna.

Bi agintariek, halaber, kultura edo kirol proiektuei buruz hitz egin dute, baita migrazioari buruz ere: “Izan ere, arlo horietan eta beste batzuetan ere estrategia komuna dugu, eta ikusten dugu badaudela hobetzeko hainbat gauza dauden beharrei erantzuteko” gaineratu du Goiak.

 

Hortaz, Donostiako alkateak bileraren balorazio positiboa egin du, izan ere, duela lau urte egin zuten antzera, hiriak zein herrialdeak partekatzen dituzten proiektuei buruzko bateratze-lana egiteko balio izan digu.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube