Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/12/13

EAJ-PNV adosteko eta Irun hobetzeko prest agertu da

Xabier Iridoyk eta Jose Corchonek, Irungo EAJ-PNVko bozeramale eta zinegotziak, prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean, azaroaren 15ean Gobernuak aurkeztutako Aurrekontu Proiektuari egin dizkioten proposamenak eta hobekuntzak aurkezteko
 EAJ-PNV adosteko eta Irun hobetzeko  prest agertu da

"Irundarrei entzun ondoren, eta gobernu sozialistak aurkeztutako proposamenaren azterketa egin ondoren, proiektuak jaso beharko lituzkeen hainbat baldintza identifikatu ditugu, eta ez du egin. Hori dela eta, proposamen multzo bat erregistratu dugu, egungo gobernuak aurkeztutako proiektuak irundarren beharrak modu osatuagoan erantzun ditzan", esan du Iridoyk.

Talde jeltzaleak aurkezten dituen zuzenketak, beraiek landutako hiri-proiektuan jasotako beharrak eta proposamenak garatzera bideratuta daude. "Horietako batzuk aspaldian hartutako konpromisoak eta identifikatutako proposamenak dira. Batzuk Osoko Bilkurak onartutakoak, baina oraindik garatu ez direnak", esan du Corchonek. "Gure ustez, momentu oro, Irungo Udalaren aurrekontu proiektuak gure hiriko pertsonen ongizatea eta hiriak pairatzen dituen gabeziei irtenbidea ematea lehenetsi behar du".

Halaber, "datorren urterako gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua osatu gabea izateaz gain, tamalez, Alderdi Sozialistak eta Elkarrekin Podemosek pasaden urrian onartu zuten urte anitzeko konpromisoei erabat baldintzatuta dago. Gainera, Udalaren inbertitzeko ahalmena baldintzatzen dutenak, ez datorren urtean soilik, agintaldi osoan baizik. Urte anitzeko konpromisoak, eta gehiegizko zenbatekoak dituztenak, 15 milioi guztira" azpimarratu du talde jeltzaleak.

Konpromiso horien artean dago San Juan plazan udal eraikin berria eraikitzea, "garrantzitsua izan arren, herritarrentzat ez da premiazkoa. Eta horrek, gainera, Irunek beharrezko dituen beste hainbat inbertsio mugatzera eramango du Udala. Sinestezina iruditzen zaigu diru-kutxa publikotik 8 milioi euro udal eraikin bat eraikitzetik baztertuta ikustea. Irundarrek gaur egun dituzten beharrei erantzuten ez dien eraikina dela kontuan izanik" aipatu du bozeramale jeltzaleak.

Horren ondorioz, Corchonek azpimarratu nahi izan du, datozen hiru urteetarako 8 milioi euro horietatik, gobernu sozialistaren proposamenak 1,8 milioi jasotzen dituela 2020ko Aurrekonturako. "Gure taldeak, aldiz, San Juan plazan kokatuko litzatekeen eraikin horren eraikuntza urtebetez atzeratzea proposatzen du, hala, gai sozialei, tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeari, euskararen erabilera bultzatzeari, gazteei aukera gehiago eskaintzeari, mugikortasuna hobetzeari, hiria birsortzeari etab. ekin ahal izateko", esan du Corchonek, eta gaineratu du, "Are gehiago, gure ustez, udaletxearen ondoko eraikina gure hiriko gune oso esanguratsuan kokatuko da; horregatik, belaunaldien igarotzea eta gure hiriaren garapena kontuan hartuta, uste dugu beharrezkoa izango litzatekeela 2020. urtean zehar herritarrei kontsulta irekia egitea, behin hainbat aukera aurkeztu ondoren".

Horregatik, Irun hobetzea eta irundarren arazoei erantzutea helburu bakartzat hartuta, EAJ-PNVk proposamen berritzaileak aurkeztu ditu. Besteak beste jarraian azaltzen diren gaiak jorratzen dituztenak; berdintasuna, eraso sexisten prebentzioa, aparkalekua, energia aurreztea udal eraikinetan, adinekoei laguntzeko zerbitzua, euskarari, kirolari eta segurtasunaren hobekuntzari bideratutako laguntzak. "Azken batean, Irun eta bertako pertsonen ongizatea hobetzeko 47 proposamen aurkeztu ditugu", azpimarratu du Iridoyk.

Era berean, eta amaitzeko, Xabier Iridoyk etorkizun hurbilari begiratu nahi izan dio, eta prest agertu da ezberdinekin adosteko, gobernu sozialistarekin zein oposizioko taldeekin. "Uste dugu 2020ko Aurrekontu honek, lozorro luzean egon diren proiektuen garapena arindu behar duela, eta, gainera, pertsonen egunerokotasuna hobetzen lagundu beharko lukeela. Orain arte bezala jarraituko dugu lanean, gure hiri proiektua eta Irun hiriak dituen premisak kontuan izanik, Irun Gipuzkoako hiri erreferente bihurtzeko ".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube