Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Foru Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektua, Gipuzkoaren eta gipuzkoarren beharrei aurre egiteko pentsatua dago
Maria Eugenia Arrizabalaga: " Benetan uste degu, 2020rako kontu hauek Gipuzkoak dituen erronka nagusiei erantzuten diela. Urtero bezala, aurten ere errekorra gaindituko da: 566 euro Gipuzkoako herritar bakoitzeko bideratuko dira GIzarte Politiketara""Gaurko pleno honetan, datorren urterako Foru Aldundiko aurrekontuen tramitazioan aurrera-pausu handi bat eman dugu, aurkeztu diren osoko zuzenketei Ganbara honetako ordezkaritza demokratiko zabal batek ezezkoa emango dielako. 915 miloietako aurrekontu proiektua aurkeztu digu Foru Aldundiak. Aurrekoarekin alderatuz, 39,6 miloi euro gehiago, %4,53ko hazkunde batekin. Aurkeztutako aurrekontuak gizarte politikak finkatzearen aldeko apustu irmoa dira, gure industria ehuna eta ekonomia suspertzearen aldekoak. Gipuzkoa berdinagoa, parekideagoa eta bizikidetzaren balio demokratikoetan oinarritutakoa eraikitzen laguntzen duten aurrekontuak", adierazi du Maria Eugenia Arrizabalagak, EAJ-PNV bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2020. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Foru Arau proiektuaren eztabaidaren inguruan. “Gipuzkoaren eta gipuzkoarren beharrei aurre egiteko pentsatua dagoen aurrekontua da – gaineratu du – ”.
"Benetan uste dugu 2020rako kontu hauek Gipuzkoak dituen erronka nagusiei erantzuten dietela". Eta Arrizabalagak datu zehatzak eman ditu: "Foru Aldundiak gipuzkoar bakoitzeko 104 euro bideratuko ditu sustapen ekonomikoan. Bide eta errepideetako behar nagusiei ere aurre egingo die: biztanleko 116 euro bideratuko ditu. Eta aurrekontuaren ia erdia Gizarte Politiketara bideratuz: 566 euro herritar bakoitzeko – azpimarratu du bozeramaile abertzaleak –. 2013an, kopuru hori 446 eurora jaitsi zen. Markel Olanoren taldea iritsi zenetik, hazten joan da: 481 euro izan ziren 2016an, 507 2017an, 524 2018an, 541 2019an, eta datorren urtean errekorra lortuko dugu: 566 euro gipuzkoar bakoitzeko Gizarte Politiketan. Hau da – gaineratu du – Markel Olano iritsi zenetik, 108 euro biztanleko 2015etik hona”.
Oposizioak aurkeztutako osoko zuzenketei dagokienez, EAJ-PNV bozeramaileak galdetu du, “Aipatu datu guzti horien aurrean, zer da EH Bilduk eta Ahal Dugu Gipuzkoak esaten dutena?. Betiko diskurtso agortua. Aurreko legealdian aurrekontu eztabaidako argumentu berak erabili bait dituzte gaurkoan ere. Biak ala biak, Gizarte Politiken inguruan Foru Aldundiak duen konpromisoa ezbaian jartzeko ahalegin antzuan tematu dira. Urtez urte, aurreko errekorra gainditzen da gastu sozialean. 2020rako 566 euro gipuzkoar bakoitzeko – nabarmendu du –. Eta eredu fiskalaren inguruan, zer esan? – jarraitu du bozeramaile abertzaleak – bai EH Bilduren eta bai Podemosen osoko zuzenketen edukiaren zatirik handiena fiskalitateak hartzen du, urteroko “fikziozko politika fiskala”. Hitz egin genezake, beste behin, Unidas-Podemos koalizioko buruak duela urtebete PSOErekin lortu zuen akordio fiskalaz. Esan genezake adostu zutela 20 milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresen gutxieneko tasa efektiboa % 15era igotzea. Hemen aldiz, azken zerga-erreforman, adostu genuen % 17ra igotzea gutxieneko tasa efektibo hori enpresa handientzat, eta % 15era txikientzat. Gipuzkoa 1- Podemos-PSOE akordioa, 0. Gehitu genezak – jarraitu du Arrizabalagak – aurreko osoko bilkura batean egin nuen bezala, Gipuzkoan sozietate guztien tasa efektiboa %18,5ekoa dela, eta sozietate anonimoena, %20,7koa. Gipuzkoa 2- Madrilgo Akordioa 0. Eta azkenik ere esan genezake – gaineratu du – Podemosek PFEZaren tasa %47ra igotzea hitzartu zuela 130.000 euro baino gehiago sartzen dituztenei, eta %49ra 300.000 euro baino gehiago sartzen dituztenei. Eta Gipuzkoan 124.000 baino gehiago dituztenei %47 aplikatzen zaiela, eta 189.000 baino gehiagokoei %49. Gipuzkoa 3- Madril 0”.
Amaitzeko Maria Eugenia Arrizabalagak azpimarratu du, “Gaur Aldundiak aurkeztu digun aurrekontu proiektuak, Gipuzkoaren egoera errealari erantzuten dio, gipuzkoarron interes publikoari erreparatzen dio; Gizarte Politikak eta aurreko legialdian abian jarritako proiektu estrategikoen garapena medio, Ekonomiaren Sustapena eta Iruzur Fiskalaren aurkako borroka ditu oinarri. Gipuzkoakoaren suspertze eta garapen ekonomikorantz, eta berdintasunezko gizarte paritario eta balore demokratikoetan oinarritutako elkarbizitzarantz garamatzan aurrekontua. Alegia, etorkizunerantz garamatzan aurrekontua”. “Legebiltzarrean lortutako akordioak agerian uzten du, hemen batzuk erabiltzen duten diskurtsoa, eslogan agortuetan oinarritua dagoela” esanez bukatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31