Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/12/04

Gure helburu nagusia gizarte-politiken eraginkortasuna eta bideragarritasuna bermatzea da

Gure helburu nagusia gizarte-politiken eraginkortasuna eta bideragarritasuna bermatzea da

Pasaiako San Pedro eta Eibarko San Andres zaharren egoitzen kudeaketa eskualdatzeari buruz, gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Osoko Bilkuran, EAJ-PNV batzarkide Lander Ugartemendiak balioan jarri du Maite Peña diputatuak zuzentzen duen Gizarte Politiketako Departamentua egiten ari den lan nekeza, aurreko legealdian hasitako Kabia foru erakundean egoitzen kudeaketa integratzeko, "San Andres eta San Pedro zentroak Kabian integratzearekin batera, erakunde autonomoak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera lurraldeko 14 egoitza kudeatuko ditu – adierazi du –, bakoitza bere ezaugarri eta berezitasunekin. Eta integrazio prozesua amaitzen denean – jarraitu du Ugartemendiak – Aldundiak Kabia bidez kudeatuko ditu 1505 lanpostu, 229 langile zuzen eta, guztira, erakunde berrian zerbitzuak emango dituzten 18 enpresetako 949 langile". "Prozesu osoa amaitzeko bi egoitza baino ez lirateke geratuko – nabarmendu du – Irungo eta Hernaniko egoitzak, 2020an zehar haien integrazio-hitzarmenak sinatzea espero dugularik".

“2015ean – esan du EAJ-PNV batzarkideak – Foru Arauarekin batera, defizitik gabeko lau egoitzekin hasi zuen Kabiak bere ibilbidea: Zumaiako “San Juan” egoitza, Villabonako “Santiago”, Elgoibarko “San Lazaro” eta Azkoitiko “San Jose”. Gizarte Politiketako Departamendua, udalerriz udalerri, egoitzaz egoitza, analisi sakona egin ostean, Kabiako integrazio prozesua planifikatu zen eta Batzar Nagusiek ontzat eman zuten. Baina planifikazioarekin batera – azpimarratu du Ugaremendiak –  Gizarte Politiketako Departamendua egoitza bakoitzarekin lankidetzan, elkarlanean aritu da, oztopo eta zailtasunak elkarrekin gaindituz.  Gobernatzeko estilo honek, alegia, Aldundiak ikur duen “gobernantza kolaboratiboak” sekulako bultzada eman dio Kabiari gorpuzte-prozesuan”.

"Azkenik – gaineratu du Lander Ugartemendiak – Maite Peña diputatuak zuzendutako Gizarte Politiken Departamentuaren lana nabarmendu nahi dugu, aurreko legealdian hasitako lurraldeko zaharren 16 egoitzak Kabian integratzeko prozesu luzean. EAJ-PNV batzarkide taldean – jarraitu du –argi dugu gure helburu nagusia gizarte-politiken eraginkortasuna eta bideragarritasuna bermatzea dela. Gizartearen zahartzea da etorkizunean aurre egin behar diogun erronka garrantzitsuenetakoa, guztioi eragiten digun erronka, eta guztion artean erantzun behar diogu. Gizarte osoaren erronka baita.  Eta hori da gizarteari helarazten diogun eredua, "Gipuzkoa eredua", gure lurraldeak dituen etorkizuneko erronkei osotasunean heltzen dien gizarte batena, eta Kabiaren integrazio-prozesua horren guztiaren adibide argia da – amaitu du – ".

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube