Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Elgoibarko Udalbatzarrak 2020ko ekitaldirako aurrekontua onartu du
Merkataritza sustatzeko 30.000 eurotako partida berri bat jasotzen da eta Berdintasun saileko aurrekontua %16 igoko daAne Beitiaren esanetan, “udal aurrekontuen osaketa, urteko prozesurik garrantzitsuenetakoa da, zorroztasunez, erantzukizunez eta batez ere, herriaren beharren arabera jokatzen jarraitu behar dugu Elgoibarren jardun egokia bideratuko duten zifrak baitira”. Alkateak gogora ekarri ditu Udalaren ibilbide-orriko funtsezko lau ardatz:
Gizarte ongizatea eta bizimoduaren kalitatea bermatzea
Tokiko garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea
Kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea
Administrazio hurbila eta eraginkorra izatea.
Gobernu taldearen arabera, aurrekontua udalerriaren etorkizunerako erronka nagusienak biltzen dituen dokumentua da. Erronka hauei 3 arlo nagusitan (Herritartasuna, Antolaketa eta Lurraldetasuna) egituratutako ekintza eta proiektuen bidez emango zaie erantzuna.
HERRITARTASUNA
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana eta ekintzak, batez ere aisiari eta arlo sozioekonomikoari begira. 45.000 euro bideratuko dira Euskararen Aldeko Kanpainak burutzeko. Eta beste 130.000 euro Elgoibarko Izarrari euskararen aldeko ekintzak elkarlanean antolatzeko.
Haur eta Nerabeen aisialdi eskaintza hobetzeko diagnosi bat egingo da (18.000 euro) eta gazteen partaidetza eta udalarekiko harremana hobetzeko ekintzak jasotzen dira (45.000 euro)
Berdintasunean aurrera egiteko ekimen eta planei dagokionez, 67.000 eurotik 78.000ra igo da aurrekontua, %16 gehiago.
Herriko Antzokiko aldagelak berrituko dira eta bukle magnetikoa sartzeko aprobetxatuko da. Horretarako 55.000 euro bideratuko dira.
Gizarte zerbitzuen zorroa garatzeko zerbitzuen indartzea.
Adizioen II. Planaren garatzea.
Kirol Patronatuaren Aurrekontua: Udal Kirol Patronatuak Udaletik 640.237 euroko transferentzia jasoko du 2020an. Udalaren ekarpenari garrantzia kendu gabe, Patronatuak autofinantzatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi da. Bere sarreren ia %53a auto-finantzaziotik dator.
ANTOLAKUNTZA
Partaidetzako partida mantendu egiten da, herritarrei aurrekontuetan bere ahotsa emateko. 200.000 euro
Parte hartzeko formazioa sustatuko da, bai udal barruan eta baita herritarrei begira ere. Aurkezten diren proiektuak benetan bideragarriak eta herritar guztientzat onuradunak izan daitezen. 25.000 euro
Webgunearen berritzea gauzatzeko 15.000 euro
Aurrekontuak ulergarriagoak egiteko aldaketak emango dira.
Bizikidetzako partida mantentzen da, 25.000 euro
Lagunkoia proiektua indartuko da.
LURRALDETASUNA
Inbertsioak: guztira 4.382.887,30 euro bideratu dira, iaz baino %4,92 gehiago.
Igerileku berriak 2.300.000 euro
Urazandiko igogailuak instalatzera 660.000 euro
Herriko kaleen mantenu, inbertsio eta hobekuntzetara 350.000 euro
Igerileku berrietako igogailua 300.000 euro
Parte-hartze bidezko proiektuak 200.000 euro
Diru-laguntzak:
Fatxadak konpondu eta eraberritzeko 75.000 euro bideratuko dira.
Gazteen artean etxebizitzen alokairua sustatzeko beste 50.000 euro
Merkataritza sustatzeko 30.000 eurotako partida berri bat izango da, komertzio berriak zabaltzeko, jabe aldaketak burutzeko (traspasoak), informatikoki eguneratzeko, etab.
Elgoibarko kaleak argiz bete nahi dira herriko komertzioari lagunduz.
Mugikortasuna:
75.000 euro bideratuko dira mugikortasuna hobetuko duten bi proiektu abiarazteko.
Urazandiko igogailuaren obrak direla eta, autobus bat jarriko da bertako auzokideei egunerokotasunean laguntzeko. Eta joan etorriak aprobetxatuz, autobusa Erretxindi eta Pedro Mugurutzan ere geldialdiak egingo ditu.
Mugi bidezko bonifikazioak izango dira Sigma eta Altzolako auzotarrentzat, herrira mugitzea merkeagoa izan dadin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31