Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Getariaren alde koalizioan lanean jarduteko EAJren proposamenari uko egin dio EH Bilduk
Getariako EAJk udal hauteskundeak igaro ondoren koalizioan herriaren alde lan egiteko proposamena luzatu zion EH Bilduri eta uztailetik negoziatzen ibili ostean, Haritz Alberdik alkateak ateak itxi dizkio bi alderdien arteko elkarlaneko gobernuari.Getariako EH Bilduk EAJrekin koalizioan herriaren alde lan egiteari uko egin dio. Bost hilabetetako negoziazioaren ostean, EH Bildu mahaitik altxatu da eta baztertu du herritarren %42a ordezkatzen duen alderdiarekin, elkarlanean gobernu bat lantzea, herriarentzako proiektu amankomun batekin.
EAJk udal hauteskundeak pasa ondoren, eta ikusirik bi alderdien arteko aldea zinegotzi bakarrekoa dela, EH Bilduri proposatu zion koalizioan osatzea udal gobernua eta bi alderdiek batera elkarlanean eta elkar eraginez egitea lan herrigintzan. Aitor Urresti Martinez bozeramale jeltzaleak adierazi eran “legealdi honetan proiektu oso garrantzitsuak ditu gure herriak, mesfidantzak eta alderdikeriak alde batera utzi eta herrian oinarritutako proiektu amankomun bat beharrezko dutenak. Hori izan da gure helburua hasieratik: elkarlana”.
Getariar jeltzaleek EH Bildurik aurkezturiko proposamenak hiru zutabe zituen:
- Udal batzordeen banaketa lau ildo estrategikotan: Garapen eta ongizate soziala, Garapen ekonomikoa, Garapen kulturala eta Udal administrazioaren garapena. Sail bakoitzean bi batzorde eta alderdi bakoitzak batzorde bateko lehendakaritza.
- Alderdien ekarpenak herriko beste elkarteenekin parekatzea, eta horrez gain alkatearen liberazioaz gain, Getariari egokitzen zaion bigarren liberazioa bi alderdien artean banatzea %50ean kudeaketa serio bat gauzatu ahal izateko.
- Udalbatzarrak bi hilean behin izatea eta batzordeak hilero egitea.
Negoziaketan gobernu proiektu amankomuna garatzeko pausuak eman dira ere, bi alderdiek Getariarako dituzten programak partekatuz. Aitor Urrestik adierazi du “proiektuetako askotan sintonia oso positiboa izan dugu bi alderdien artean; adostasuna gehienetan”.
Baina adostasun, sintonia on eta proiektu bateratu bat egikaritzeko aukera handien gainetik, azaroaren 4an izandako azken bileran, Haritz Alberdi alkateak negoziaketari amaiera eman zion. “Adierazi zuten, Haritz Alberdi eta EH Bilduren izenean, oraindik bide asko dagoela egiteko alderdien arteko elkarlanera heltzeko, alderdien eta pertsonen arteko mesfidantzak ez duela laguntzen, eta beraz EAJren elkarlan proposamena atzera bota zuten” azaldu du Urresti bozeramale jeltzaleak.
EAJren udal taldea penaz agertu da, “ez da erreza koalizio bat aurrera eramatea baina Getaria eta getariarrek herri proiektu komun bat behar eta merezi dute datozen lau urteetarako. Hala ere oposizio eraikitzailea egingo dugu, herritar guztientzako onura lortzea baita gure helburua, pertsonak baitira gure erdigune eta getariarren egunerokotasuna, maila orotan, hobetu nahi dugu” adierazi du Urrestik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31