Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/11/18

Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon! 2020ko Euskaraldiko aurrekari izango den probaldia

Gainera aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak.
Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon! 2020ko Euskaraldiko aurrekari izango den probaldia

Iazko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da Euskal Herrian. Hurrengo edizioan, baina, beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da, hizkuntza praktika berriak bultzatzen jarraitzeko neurriak hartuz.

Aurten, bigarren edizioan abian jarriko den metodologia probatu nahi da Euskal Herriko hainbat tokitan. Intxaurrondo izango da horietako bat, eta bertan Nitik haratago! Baietz 11 Intxaurrondon! ariketa egingo dute, azaroaren 22tik abenduaren 3ra bitartean. Izan ere, ekimen honekin, Intxaurrondon 2017. urteaz geroztik egindako bideari – Baietz Intxaurrondon 20 egun! eta iazko Euskaraldia-jarraipena eman nahi zaio.

Nitik haratago! Baietz 11 Intxaurrondon! ariketaren hasiera ekitaldia azaroaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean, eta hurrengo egunetan hainbat jarduera eta ikuskizun antolatu dira. Abenduaren 3ko amaiera ekitaldiarekin emango zaio bukaera aurtengo edizioari.

Norbanakoak, berriz ere belarriprest edo ahobizi Auzokoek, ariketak irauten duen bitartean, belarriprest edo ahobizi izaten jarraituko dute etxekoekin, ezagunekin, lagunekin, auzoko entitateekin... Ariketan parte hartzeko ez dute izena eman beharko, baina txapa auzoko kultur etxeetan jaso ahal izango dute azaroaren 18tik 22ra, 16:00etatik 20:30era.

Aurtengo ariketan, 14 entitatek eman dute izena eta, guztira 65 arigune zehaztu dira.

Euskararen Eguna Donostian: Hitzez hitz, ahoz aho

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian  sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Jon Insausti Euskarako zinegotziak adierazi duenez, “ekinbide horietan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak, bidelagunak batez ere,  funtsezkoa  baita euskara dakigunok proiektu horietan parte hartzea eta euskara ikasten ari direnei erabilera eremu erosoak eskaintzea”.

Bestalde, urtero bezala, 200 bat ekintza antolatu dira hirian azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran. San Telmon, doako egitarau erakargarria antolatu da (Euskara Ibiltaria erakusketa, kontzertua, Goazen telesaileko aktoreen solasaldia, zinema eskaintza, bertso saio berezi bat eta abar). Horrez gain, 17 auzotan (Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Igeldon, Ibaetan, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Martutenen, Morlansen eta Parte Zaharrean) ekintzak antolatu dituzte azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube