Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako Alondegi plazak laster estalki berria izango du
Helburu nagusia da herritarrei eremu estali berria eskaintzea eta bereziki, jarduera ezberdinak egiteko aukera herriko eremu ezberdinetara zabaltzea erdiguneko merkataritza eta ostalaritza indartzekTolosako gune ezberdinak biziberritze aldera, herrian antolatu eta ospatzen diren hainbat ekimen eta jarduera eremu ezberdinetara zabaltzeko erdigunean estalki berria eraikitzea aurreikusten zuen 2012. urteko Merkataritza Biziberritzeko Planak (PERCO). Aipatutako planari jarraiki, beraz, Udalak Alondegi plazan estalki berria eraikiko du herritarrei egun euritsuetarako espazio estali berria eskaintzeko eta bereziki, Alde Zaharretik kanpo ere jarduera ezberdinak gauzatu ahal izateko.
Hortaz, Alde Zaharreko espazio estaliez gain -Zerkausia eta Berdura plaza- aurrerantzean, erdigunean, jarduera ezberdinak antolatzeko espazioa izango dute herritarrek eta honek, inguruko merkataritza eta ostalaritzan eragina izango du.
Olatz Peon Ormazabal alkateak azaldu duenez, “Tolosan hainbat eta hainbat ekimen antolatzen dira kalean eta gehienak Zerkausian edota Berdura plazan, hau da Alde Zaharrean, eta beharrezkoa iruditu zaigu herri ekimen horiek herriko espazio desberdinetara hedatzea, betiere, jendetza biltzen duten topaketek inguruko merkataritzan eta ostalaritzan eragin zuzena dutela kontuan izanda”. Gauzak horrela, “Alondegi plazan estalki berria eraikiko da bertan ospatu daitezen dantza saioak, kontzertuak....guztia ez dadin eremu berdinetan zentralizatu”. “Proiektu honen helburu nagusia da gune berriei bizia ematea eta fluxu berriak sortuz, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan modu positiboan eragitea” azpimarratu du alkateak
Egitura arineko 335m2ko eremu estali berria:
Datorren astean lanei hasiera ematea aurreikusten da eta bi asteko iraupena izango dute. Beraz, laster Tolosak eremu estali berria izango du hainbat jarduera bertan ospatu ahal izateko. “Herri bizia gara, eragile eta herritar taldeek jarduera anitzak antolatzen dituzte urtean zehar kalean, bereziki udazkenen eta neguan, eta euria lagun izaten dugu askotan, ondorioz karpak beharrezkoak izaten dira ere hainbatetan, beraz, espazio berri honekin leku finkoa izango dugu” gaineratu du Olatz Peonek.
Estalkiak egitura arina izango du. Bi arku eta zutabek eutsiko diote egiturari eta oinarrian hormigoizko banku edota loreontziak jarriko dira. Poliesterreko materialarekin estaliko da 335m2 izango dituen eremua.
Guztira 108.137 euroko (+BEZ) kostua izango dute obrek eta Arquitectura textil enpresa arduratuko da lanak aurrera eramateaz. Proiektuak, merkataritza biziberritzea helburu duenez, Hirigune proiektuaren baitan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du Udalak. Beraz, %70a Eusko Jaurlaritzak ordainduko du eta gainerako %30a Udalak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31