Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Konpromisoak hartzeko garaia da: haserreak eta kezkak ez gaitzatela eraman etsipenera
Gipuzkoako EAJ-PNVko hautagaiek eta alderdikideek indarrak batzera deitu dute gainean diren hauteskunde orokorren aurreanJoseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak dioenez “iritsi da erabakitzeko ordua”, azaroaren 10eko hauteskundeak direla eta. Buruzagi jeltzalearen arabera, EAJ-PNVren helburua da “euskaldun guztion eskubideak eta gure herri eskubideak defendatzea bai han bai hemen”, horrela “zurea eta guztiona defenditzen jarraitzeko”. “Konpromisoak hartzeko garaia da. Haserreak eta kezkak ez gaitzatela eraman etsipenera”, aldarrikatu du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak.
Joseba Agirretxea eta Maribel Vaquero Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVren hautagaiak Alderdiko buruzagiekin egon dira kanpaina hasi aurreko orduetan, besteak beste, Joseba Egibar eta Maria Eugenia Arrizabalagarekin, hala nola Bakartxo Tejeria, Markel Olano, Xabier Ezeizabarrena, Eneko Goia eta Arantxa Tapiarekin.
Azkenik, Egibarrek euskal herritarrei adierazi die “boto bakoitza ezinbestekoa dela guztion etorkizuna bermatzeko. Bide hori egiteko, hemen eta Madrilen, bidelagun nahi zaitugu. Hartu konpromisoa. Haserreak ez diezaiola etsipenari atea zabaldu. Euskaldunon eskubideak defendatzeko konpromisoa hartzeko garaia da, gure herriaren eskubideen alde urratsa egiteko ordua. Eman botoa PNVri”, esan du Joseba Egibarrek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31