Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eneko Goiak etorkizuneko Donostia diseinatzeko indarrak batzeko deia egin du
Alkateak ekonomiaren garapena, etxebizitza eta mugikortasuna jarri ditu legealdiko lehentasun bezala. Iragarri du Plan Orokor berriaren idazketa, Sagues eta Easoko diseinuak eta hiri-ondarea babesteko planaren berrikuspenaDonostiako alkate Eneko Goiak alderdi politiko guztiei zein hiriko eragile eta elkarteei indarrak batzeko deia egin die etorkizuneko Donostia diseinatzeko. Donostiako alkateak esan du hiria urte garrantzitsuen aurrean dagoela hurrengo hamarkadetako konfigurazioa definitzeko. Hori dela eta, uste du beharrezkoa dela ahalik eta adostasun handiena lortzea hurrengo hamarkadako estrategiako apustu eta ildo nagusiak ondo zehazteko.
Eneko Goia alkateak hitzaldia egin du Udaleko Politika Orokorreko adierazpena egiteko udalbatzarrean eta, bertan, alderdi politiko guztiei eskatu die, errespetua, elkarrizketa eta elkar-ulertzearen balore demokratikoetan oinarritutako jarrera izateko, betiere, hiriari eta hiritarrei onena emateko asmoz.
Horiek horrela, Goiak honakoa esan du: “Hiritarrek eskatzen digute arazoei irtenbideak aurkitzeko lan egiteko gai izatea, eta ez ordea, arazoak sortzea”.
Aro gogorrak bizi ondoren, azken urteotan bizikidetzan aurrera pauso nabarmenak egin dira Udaletxean, eta beraz, alkateak dei egin du bide horretatik jarraitzeko.
Horrenbestez, alkateak adostasunaren bidean aurrera egiteko prest dagoela esan du: “Guztion esku dago bide horretatik jarraitzea”.
Ekonomiaren garapena
Politika Orokorreko Udalbatzako hitzaldian, Donostiako alkateak hiriko demografia- eta gizarte-adierazleen errepasoa egin du. Hortaz, gogorarazi du, hiritarren zahartzea dela hiriak duen erronketako bat. Eta horrekin batera, gogorarazi du, erroldaren azken datuek hiritar-kopuruaren gorakada erakusten dutela, bereziki, atzerriko biztanleriaren hazkundea dela-eta. Hortaz, Goiak azpimarratu du, belaunaldiz-belaunaldiko aldaketarekin batera, atzerritarren integrazioa izango dela hurrengo urteetako erronketako bat.
Enplegua da Udalak duen lehentasunetako bat. Horren harian, alkateak esan du, Donostiako langabezia tasa bataz bestekoa baino hobea dela - %8,2 Donostian, %8,6 Gipuzkoan, eta %9,2 Euskal Autonomia Erkidegoan -, baina badagoela zertan neurriak hartu, besteak beste, behin-behinekotasunean eta gazteen zein emakumeen lan-txertatzean. Horrenbestez, Eneko Goiak adierazi du, hurrengo lau urteetako udal politikek ildo horiek hobetzera bideratuak egon beharko dutela.
Ildo beretik, Udalak honako helburua du: ekonomiaren garapena sustatzea, betiere, pertsonak eta talentuan oinarrituta, eta hazkundean dauden sektoreetan azpimarra jarrita, besteak beste, elektromugikortasunean, zibersegurtasuna, arlo biosanitarioa edo hiri adimentsuen estrategia.
Eta ekonomiaren garapena sustatzeko estrategia bezala, Goiak aipatu du, Eskusaitzetako industrialdearen garapena eta komerzializazioa izango dela Donostiako ekonomiaren garapenaren etorkizuna, baita bigarren Talent Housearen eraikitzea, Bretxa berria edo Turismo bulego berria ere.
Era berean, azaldu du, Donostian zerbitzuen sekotreak indar garrantzitsua duela, eta balioan jarri ditu hiritarren kualifikazio altua eta I+G+Bn egiten den den inbertsioa - inguruko hiriena baino handiagoa -. Hori guztia eta hiriak dituen balio erantsi handiko bost mila enpleguek bihurtzen dute Donostia errefente zientzia eta teknologian.
Estrategia 2030
Eneko Goiak adierazi du, Udala hasi dela 2030ko hiria diseinatzeko plan estrategikoa lantzen, eta lan hori hiriko eragileekin elkarlanean egin nahi duela.
Horiek horrela, honakoa esan du: "Plan Estrategikoak arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da etorkizuneko hiriaren diseinuan asmatzea. Eta horretarako beharrezkoa da erakundeon eta hiritar zein elkarteen arteko elkarlana".
Ildo beretik, Goiak gizarte kohesionatu bat izateagatik harro dagoen hiri baten alde egiten duela, hai zuzen ere, hiri ireki, abegikor, dinamiko eta kosmopolita baten alde; izaera eta nortasun berezia duen hiriaren alde; euskal kultura eta euskara sustatzen duen hiriaren alde.
Eta hiri horrek, alkatearen iritziz, etorkizuna duen hiria izan behar du, hau da, gazteak eta talentua erakartzeko eta mantentzeko gai den hiria; belaunaldien eta komunitate ezberdinen arteko harremanak errazten dituen hiria; bertan bizitzea eta disfrutatzea merezi duen hiria.
Gobernu Programa
Alkateak hurrengo lau urteetarako Gobernu Programako edukiak zehaztu ditu, eta segidakoa esan du: "Gobernu Programa ibilbide orria da, hain zuzen ere, ibilbide orri irekia, betiere, hirian bertan sortzen diren beharretara egokituz".
Hortaz, adierazi du, hurrengo urteetarako hiria baldintzatuko duten bi zutabe izango direla etxebizitza politiken bultzada, eta hiriaren mugikortasun ereduaren transformazioa.
Horrenbestez, Udalak honako hiri-garapenak sustatuko ditu: Hiri Lorategia, Esnabide, Illarra, Infernua, Aldakonea, Antzieta eta Sarrueta. Horietan guztietan, laster zehaztuko dira babes ofizialeko, tasatutako zein etxebizitza libretako promozioak.
Era berean, aditzera eman du, Udalak Plan Orokor berriaren idazketa martxan jarriko duela, aipatutako garapenak aurrera eramaten dituen bitartean, izan ere, Plan Orokor berri bat idaztea konplexua eta luzea da.
Gainera, informatu du, laster amaituko dela PEPPUC delakoaren berrikuspena, eta Planak eraikitako ondarea babestuko duela, etorkizuneko hiria hipotekatu gabe.
Halaber, alkateak uste du, azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean, Udalak Espainiako gobernuarekin elkarrizketa jarraitu ahal izango duela Loiolako Kuartelak, Martuteneko Kartzela eta beste hainbat gairi buruz.
Topoaren igarobidearen lanak eta Abiadura Handiko Trenaren iretsierak hiriko garraio-sistemaren eraldaketa ekarriko dute. Alkateak azaldu du bi lanek afekzioak izango dituztela, baina aitzitik, behin amaituta onura handiak emango dizkiote hiriari. Horren harian, Dbus-en elektrifikazioa edo Intxaurrondoko sarbide berria hurrengo urteetako mugikortasun arloko nobedadeak izango dira.
Eta horrekin batera, Easoko Topo geltokiaren trenbidearen gunea libre gelditzeak hirigintza arloko eraldaketa handienetako bat egitea ahalbidetuko digu. Eta horri esker, Erdialdea eta Amararen arteko lotura hobetuko da. Era berean, Sagueseko urbanizazioa eta Kontxako pasealekuaren konfigurazioa aztertzearen alde egin du.
Gainera, legealdian zehar Alde Zaharreko Plangintza Integrala garatuko dela esan du Eneko Goia alkateak, betiere, kontuan hartuta arreta berezia merezi duen auzoa dela, auzotarrei eragiten dien erabilera handiagatik. Eta horretarako, ezinbestekoa da plangintza bat egitea eta plangintza hori aurrera eramatea.
Goiak segidakoa nabarmendu du: “Altzako kiroldegia eta Anoetako kirol-hiriaren instalazioak berritzea izango dira dira hiriko kirol ekipamendutan egin nahi ditugun hobekuntzak. Eta kultura arloan, lehen Kultur Etxe digitala, Literaktum letren festibala edo Santa Clara uharteko Itsasargiko Cristina Iglesiasen eskultura bultzatu nahi ditugu”. Kultur arloan ere Tabakalerak hiriko kultura eskaintzan duen papera azpimarratu du, eta honakoa adierazi du: “Ziur nahiz lehen urteak pasa ondoren, kultura zentroak sormen gune nagusian bihurtzeko prest dagoela”.
Berdintasuna eta giza eskubideak
Giza eskubideei buruz, Udalak urruneko zein gertuko iraganeko memoria gogora ekartzeko neurriak sustatzen jarraituko du, betiere, justizia, egia eta reparazioa oinarri.
Eneko Goiak azpimarratu du Udalaren konpromisoa indarkeria matxistaren aurka, eta horretarako segidako neurriak hartzen jarraituko du: puntu kritikoak kentzen, ibilbide seguruen programa mantentzen, eskaripeko geldialdiak, edo Udaltzaingoa eta udal langileak arlo honetan formatzen.
Euskara eta Ingurumena
Euskararen sustapenari buruz, Goiak iragarri du Udalak Euskara 2020-2024 Plan Orokorra egingo duela, eta erabilera izango dela planaren ardatza, Euskaraldiak erakutsitakoa jarraituz.
Halaber, Goiak ingurumenean jarri du azpimarra, eta bereziki, aldaketa klimatikoari aurre egiteko hiriek hartu beharo dituzten neurrietan. Horiek horrela, aipamen berezia egin dio garraioak izango duen garrantziari berotegi-efektuko gasak gutxitzeko. Horretarako, Topoa eta Abiadura Handiarekin batera, elektromugikortasnaren aldeko apustuak garrantzi handia izango du, betiere, konsziente izanda, horrek esfortzu ekonomiko handia eskatuko duela. Eta horrekin batera, beharrezkoa izango da aurrerapauskoak ematea bizikleta eta garraio publikoa protagonistak izango diren ereduaren aldea, eta hori lortzeko ezinbestekoa da oinezkoen gune berriak sustatzea.
Bizitzeko hiri atsegin bat izateko ezinbstekoa da hiri garbi eta seguru bat izatea. Horrenbestez, alkateak segidako konpromisoa hartu du: “Bi arlo horietara bideratuko diren baliabideak mantentzeko eta hobetzeko, nahiz eta eginbeharreko nagusia garbitu behar ez izateko ez zikintzea den”, azaldu du.
Udal-administrazioa
Goiak, era berean, azaldu du Udalak hiritarrei eskaintzen dien zerbitzuak modernizatzeko apustu garbia egiten duela. Eta horretarako, baliabide ekonomiak bideratuko dira XXI.mendeak eskatzen duen kalitatezko zerbitzuak emateko.
Alkateak gogorarazi du, Udalaren ekonomia- eta finantza- egoera orekatua eta kaudimenduna dela. Dena den, gastu arruntaren igoerak beharrazkoa egiten du diru-sarreren eta gastuen eboluzioari buruzko hausnarketa egitea, epe-ertainean desorekarik ez sortzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31