Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Demokrazia eredua sendotzea dugu xede, etorkizunean bortizkeria ekidin eta giza eskubideak errespeta daitezen
Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendari berriak, Ion Gambrak, datozen lau urteetarako lan ildoak aurkeztu ditu gaur Gipuzkoako Batzar NagusietanGipuzkoako gizarteak “kultura politiko demokratikoan” sakontzeko beharra nabarmendu du gaur Foru Aldunduko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendariak, Ion Gambrak, gaur goizean Batzar Nagusietan egindako agerraldian. “Demokrazia eredua sendotzea izango da gure helburu nagusia, etorkizunean bortizkeria ekidin eta giza eskubideak errespeta daitezen”, adierazi du, zuzendaritzako lan ildo nagusien aurkezpenean.
Gambrak “gazteen artean” balio demokratikoak lantzeko premia nabarmendu du, iritzi kontrajarriak “errespetuz kudeatzeko baldintzak” sor daitezen eta, aldi berean, “gizarte parte-hartzailea eta kritikoa” sustatu dezagun guztion artean. Horregatik guztiagatik gai honek “garrantzia berezia” izango du legealdi honetan eta, besteak beste, Gazteentzako DemoGazte eta Jauzi handia programetan eta kultura demokratikoaren sozializazioan sakontzeko determinazioari eutsiko diola aurreratu du.
Besteak beste, Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendariak azaldu du zuzendaritzaren beste helburuetako bat dela giza eskubideen urraketei lotutako gertakarien memoria eta errekonozimendua lantzea eta bortizkeriak gurean utzitako “zauriak pixkana ixten joateko” ekarpena egitea. Xede horrekin, gogorarazi duenez, Gipuzkoako 26 herritan sortu izan dira bizikidetza lantzeko mahaiak eta, gaur egun, horietatik 15etan lanean jarraitzen dute. “Herri askotan aurrera pausu oso nabarmenak lortu dira herrietako elkarbizitzan, urte luzetan elkarri bizkarra emanda zeuden sentsibilitate ezberdinetako jendea elkar gerturatzeko balio izan dute eta baita izandako biktima ezberdinei aitortza egiteko ere”, balioa eman dio Gambrak, eta halako ekintzak herri txikietara zabaltzeko konpromisoa erakutsi du.
Frankismoaren krimenen aurkako kereila, “amaieraraino”
Memoria historikoaren alorrean, eremu honetako elkarteekin elkarlanean “egia, justizia eta erreparazioa” bilatzeko jardunean segiko du Aldundiak, Gambraren esanetan, gai hau ere gazteei gerturatu eta orain artean egindako “lan guztia jaso, sistematizatu eta herritarren eskura” egon dadin. Frankismoaren krimenen aurka lurralde auzitegian jarritako kereilaren harira, Giza Eskubideetako zuzendariak gogorarazi du “auzi estrategiko” gisa planteatu duela foru erakundeak; hau da, Florentzia Olazagoitiaren eta Jose Ariztimuño Aitzolen familien kasuak 1936 eta 1944 artean frankismopean erahil eta desagertutako 1.000 lagunen kasuak judizialki ordezkatuko dituzte.
Bi kasu horiek bere bidea egiten ari dira epaitegietan; akusazio partikularrak lurralde auzitegiko lehen instantzian ez ziren onartuak izan eta dagoeneko helegitea jarri dute familiek. Herri akusazioaren kasuan, berriz, auzitegiak atzera bota du dagoeneko Aldundiak jarritako kereila Florentzia Olazagoitiaren kasuan, eta Foru Aldundiak Konstituzio Auzitegian helegitea jartzeko erabakia hartu berri du. “Amaieraraino segiko dugu, familiekin elkarlanean, egia errekonozitua izan dadin eta Espainiako judikaturan aldaketa bat eman dadin”, aldarrikatu du Gambrak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31