Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Etorkizuneko desafioei elkarlanean ekiten dion lurralde eredua finkatuko dugu datorren legealdian
EAJ-PNV batzarkide taldea Gipuzkoako Batzar Nagusietan akreditatu da gaur; datozen lau urteetan ere bere jarduna “umiltasunean” eta gizartearekiko “lidergo partekatuan” oinarrituko duela aurreratu duGaur goizean akreditatu da EAJ-PNVren taldea Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta aurreratu du “umiltasunean” eta “jarrera irekian” oinarrituz hartuko duela bere gain herritarrek azken foru hauteskundeetan eman dioten lidergoa, gainontzeko alderdi politikoekin eta gizarte osoarekin elkarlana ardatz hartuta. Hala jakinarazi du jarduneko diputatu nagusiak, Markel Olanok, akreditazioak entregatu ostean ordezkari jeltzale guztiek elkarrekin emandako prentsaurrekoan.
Olanok hitza eman du datozen lau urteetan eutsi egingo diela EAJ-PNVk aurreko legealdian zabaldu dituen balio eta lan moldeei, foru gobernuan izan zein lurraldeko parlamentuan izan, “lidergo partekatua, herritarrengana gerturatu eta entzutea”, alegia. “Gipuzkoan ibilbide hori finkatzea ekarriko du datorren legealdiak. Etorkizuna Eraikizek aro berri bat ireki zuen, etorkizuneko desafioei aurre eginez lurraldea sendotu egin da eta hori guztia gizartearekin elkarlanean egin dugu, gobernatzeko modu berri baten bitartez lortu dugu”, sakondu du.
Hala, jarduneko diputatu nagusiak baieztatu duenez, EAJ-PNVk foru gobernuan ezarritako “gobernantza berri” horri bere babesa eskaini zioten herritarrek azken hauteskundeetan –alderdi jeltzaleak 20 ordezkari izango ditu Batzar Nagusietan, aurreko legealdietan baina bi gehiago–. Gobernatzeko modu berri hori, gainera, hainbat proiektu pilotutan eta erreferentziazko zentrotan hezurmamitu da. Bide horretan, “arduradun politikoekiko herritarrek duten deskonfiantza” gainditzea izango da, aurrerantzen ere, batzarkide taldearen “obsesioa”, Olanok ziurtatu duenez.
“Gure oinarrizko planteamentua da gizartearekin elkarlanari eustea, Gipuzkoako eredu sozio-ekonomikoan sakontzen jarraitzeko. Ekonomia lehiakorra eta gizarte politika aurreratuak oinarri dituen lurralde ereduan aurrera egitea, eta hori guztia etorkizuneko desafioei heltzen dien gobernantza ireki eta kolaboratibo baten bitartez”, adierazi du. Horiek izango dira, hain justu ere, Markel Olano dagoeneko lantzen ari den gobernu programaren oinarriak, zeinak partekatuko dituen datozen egunetan PSE-Eerekin hasiko dituzten elkarrizketetan.
Olanok gaineratu duenez, EAJ-PNV ez da “gotortuko” Foru Aldundian ezta Batzar Nagusietan ere, eta herritarrekin “etengabeko” erlazioa izango du gizarteko desafioei aurre egiteko. “Gure helburua izango da Gipuzkoa indartzea, horrela Euskal Herri osoa sendotzeko”, aipatu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31