Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/10

Herria indartuko duten dinamikak bultzatuko ditu Itsasondoko EAJ-k

Herriaren garapena bultzatzea izango du helburu EAJ/PNV-k Itsasondon. Judith Otegi zerrendaburu dutela, Itsasondo indartu eta herria dagokion lekura eramatea izango da taldearen helburua. Horretarako, hainbat dinamika prestatu dituzte 2019-2023 legealdian garatzeko.
Herria indartuko duten dinamikak bultzatuko ditu Itsasondoko EAJ-k

Judith Otegirekin batera, honako kideek osatuko dute EAJ/PNV-ren taldea Itsasondon: Imanol Lasa, Juan Ignacio Aranburu, Alaitz Arranz, Silvia Perez, Antonio Jarit eta Xabier Insausti.

Lanerako ardatzak

Bederatzi alorretan landuko ditu proiektuak EAJ/PNV-k, guztiak ere herritarren beharretara zuzenduta, eta herritarrak ekintza guztien erdigunean jarrita. Hala, gizarte zerbitzuak indartzea ezinbestekotzat jotzen du EAJ/PNV-k, eta herriaren etorkizuna bermatzeko gazteei eta adin txikikoei zuzendutako egitasmoak indartzea. Aisialdia eta kultura eskaintza hobetzea izango dira horretarako giltza.

Itsasondoren sare ekonomikoa ere sustatuko du. Batetik, industriari eta industrialdeari berriz garrantzia eman eta haien egokitzapena bultzatuko du. Lehen sektoreak herrian duen nagusitasunari ere erreparatuko dio, eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza indartzeko neurriak hartuko ditu. Horrez gain, eta oinarrizkoak diren zerbitzuak egokitzea ezinbestekotzat ikusten denez, herriko auzoetara eta baserrietara doazen bideak eta azpiegiturak ere hobetuko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako dinamikari jarraipena emanez, falta diren auzoetara eta baserrietara Interneterako zuntz optiko zerbitzua ere gerturatuko du.

Herriko irisgarritasuna hobetzea izango da beste lehentasunetako bat. Horrekin batera, herriko beste azpiegitura batzuk ere hobetuko ditu, tartean oinezkoek trenbidea zeharkatzeko aukera egokiagoak aztertuko eta landuko ditu.

Turismoari ere heldu nahi dio EAJ/PNV-k Itsasondon. Itsasondo “pasoko herri” izatetik, eskualdean erreferentzialtasun gehiago izatera iristeko dinamikak landuko ditu, eta eskualdera datozen bisitariak herrira gerturatzeko urratsak emango ditu.

EAJ/PNV-k Itsasondo indarberritu nahi du, herria biziberritu, eta bertako bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko lan egin. Helburu hori jomuga jarrita garatuko ditu azaldutako proposamenak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube