Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Olanok Gipuzkoako ekintzailetza-ekosistema balioan jarri du eta ekonomia “aurreratu eta indartsua” eraikitzeko oinarria dela defendatu du
Diputatu nagusi izateko hautagaia den Markel Olano, CounterCraft eta Deneb Medical enpresetako arduradunekin bildu da, Miramonen kokatuta dauden startup-ek bizi duten egoeraz jarduteko.Markel Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusia eta berrautaketarako kandidatua denak, Miramongo Parke Teknologikoan dauden CounterCraft eta Deneb Medical startup-ak bisitatu ditu, lurraldearen etorkizunerako estrategikoak diren sektoreetan aitzindari direnak: zibersegurtasunean eta biozientzietan. Olanok nabarmendu du Gipuzkoak startup-en eta enpresa berritzaileen ekosistema “dinamikoa, berritzailea, oso aberatsa eta etorkizunera begiratzen duena” duela, eta “ekonomia aurreratu eta indartsu bat eraikitzeko oinarria” dela gehitu du. Olanok etorkizuneko sektoreetan enpresa berrien sorkuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzeko beharra azaleratu du, “giltzarria delako garapen ekonomikorako eta Gipuzkoako enpresa-ehunaren ongizaterako”.
Markel Olanok adierazi du, lau urtean, Gipuzkoako Foru Aldunditik 6M€-tik gora bideratu direla enpresa berrien sorkuntzara, “ekintzailetzaren kultura sustatzen jarraitzea giltzarria da susperraldi ekonomikoan eta honen garapenenean eragin zuzena duelako”. Guztira, urtean 500 enpresa ingururen sorkuntzan lagundu dela gehitu du, eta helburu horretarako, hainbat programa indartu dira, Emekin horien artean, emakumeek sortutako enpresak laguntzea bilatzen duena.
Hautagai jeltzaleak CounterCraft eta Deneb enpresekin egiaztatu du Gipuzkoako startup-ek eta enpresa txiki eta ertainek bizi duten egoera, nazioarte mailan duten posizioa, inbertsioak erakartzeko gaitasuna eta eragile publiko eta pribatuekin aliantzak sortzeko ahalmena. Olanok etorkizunera begirako konpromisoa agertu du eta hauteskunde programan jasotako ideiak partekatu ditu, sustapen ekonomikoarekin, berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin eta berrikuntzarekin lotutakoak: “Gipuzkoak egun oinarri teknologikoko eta balio erantsi altuko enpresa-ekimen asko biltzen ditu, eta hauek bultzatzen eta babesten jarraitu behar dugu, inongo zalantzarik gabe”.
“Enpresa hauek, gainera, mundura irekita daude eta kalitatezko enplegua sortzen dute; eta hau, gure ekonomiaren etorkizuneko lehiakortasunerako eta gipuzkoar ororen ongizaterako bermea da. Etorkizuneko ekonomia nolakoa izango den erakusten digute”. Olanok adierazi du nazioartekotzea dela lurraldeko enpresen jardunaren giltzarrietako bat eta gehitu du beharrezkoa dela hori “babesten jarraitzea, eta etorkizuneko sektore estrategikoak sustatzen jarraitzea: elektromugikortasuna, zibersegurtasuna, zahartze osasuntsua eta biozientzien alorra. Azaleratzen ari diren sektoreak dira eta estrategikoak Gipuzkoa indartsu bat eraikitzeko”.
Zibersegurtasuna eta biozientziak
Hautagai jeltzaleak defendatu du “zibersegurtasuna eta biozientzien alorra estrategikoak direla gure lurraldearen etorkizunerako”, Gipuzkoak puntako enpresak dituelako bi alorretan, eta “garrantzitsuagoa” dena, potentzial “nabarmena” erakusten dutena “hazkundean eta jarduera berriaren sorkuntzan”.
Miramongo Parke Teknologikora egindako bisitan, CounterCraft enpresako sortzaileekin bildu da Olano, David Barroso, Fernando Braquehais eta Daniel Brettekin. Zibersegurtasunera dedikatzen den enpresa da, ezagutza lokala sortzen duena alor horretan, baita zibersegutasunerako erantzunak, zerbitzuak eta adimena ere, fokua talentuan eta berrikuntzan ipiniz. Ziber-iruzurrean oinarritutako teknologia garatu duen lehen enpresa izan da CounterCraft, mehatxuen aurrean informazio pertsonalizatua ematen duena, hauen antzematea, erantzun azkarra ematea eta zibersegurtasun kostuak nabarmen gutxitzea ahalbidetzen duena. Sortzaileen hitzetan, CounterCraft enpresaren teknologia nazioarteko hainbat sarirekin aitortua izan da eta liderrak diren 15 partner estrategiko baino gehiago ditu nazioartean, “mundu mailan zibersegurtasunaren industrian duen posizioa berretsiz, erabateko hazkundean dagoena”.
Bisitarekin bukatzeko, hautagai jeltzalea Deneb Medical enpresako egoitzara hurbildu da, Juan Arregi eta Aritz Lazkoz sortzaile eta bazkideekin hitz egiteko. Biozientzien industrian jarduten duen enpresa da, zientzia eta berrikuntza txertatu eta aplikatzen dituena osasunaren arlora. Berrikuntza eta ikerketatik abiatuta, Deneb Medical enpresak kirurgiarako robotika plataforma bat garatzen du, denbora errealean ehunak identifikatzeko gai dena. Arregi eta Lazkozek esan duten bezala, Estatu Batuetara eginiko lehen hurbilketan, oso harrera ona izan du teknologia horrek, kirurgia merkatuko eragileen aldetik, hala nola zirujau eta erreferente diren ospitaleen aldetik; garatzen ari diren sistemaren interesa balioztatuz.
Amaitzeko, Markel Olanok etorkizuneko sektoreetan aurrera egiteko beharra azpimarratu du, “erronka erabakigarria dena gure gizartearen etorkizunerako”, eta errepikatu du “enpresa bakoitzak Gipuzkoa osorako benetan baliogarria den enpresa-ekosistema osatzen dutela”. Batez ere Miramongo Parke Teknologikoan finkatuz “ezagutzaren eta talentuaren sorkuntza epizentro bezala”, 135 enpresa baina gehiago dituena ingeniaritzara, elektronikara, TIKetara, biozientzierata, energiara, zerbitzu aurreratuetara, etab.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31