Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/05/02

Datozen lau urtetan Gipuzkoa nork gobernatuko duen dago jokoan maiatzaren 26an, EAJ-PNV edo ezker abertzaleak

Diputatu nagusi izateko EAJ-PNVren hautagai den Markel Olanok datorren hauteskunde kanpainarako helburu eta edukiak aurkeztu ditu
Datozen lau urtetan Gipuzkoa nork gobernatuko duen dago jokoan maiatzaren 26an, EAJ-PNV edo ezker abertzaleak

EAJ-PNVren diputatu nagusi izateko hautagai den Markel Olanok bere hauteskunde kanpainaren edukiak aurreratu ditu gaur, maiatzeko hitzorduari begira, eta esan du “jokoan dagoena datorren lau urtetan Gipuzkoa nork gobernatuko duen” dela: EAJ-PNV edo ezker abertzaleak”. Hautagai jeltzalearen ustetan, ordezkatzen duen alderdia “prestatuena” da lurraldea gobernatzeko, legealdi honetan gertatu denak erakusten duen bezala: “Denentzako gobernatu dugu, modu eraginkor eta gardenean kudeatuz; krisi ekonomia gainditzen lagundu dugu, eta gizarte desberdintasunak murriztu dira; eta geldirik zeuden azpiegiturak martxan jarri ditugu, eta baita Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen hasi ere”.

Olanoren ustetan, ezberdintasunak nabarmenak dira aurreko legealdiarekin alderatzen badugu, garai hura krisi ekonomikoa, paralisia eta konfrontazio giroak markatu baitzuen. “Aldaketa agerikoa da”, esan du diputatu nagusi izateko hautagaiak, langabeziak bi aldi hauetan izan duen aldea jarriz adibide bezala: %8tik %13ra igo zen Bilduren legealdian, eta ondoren %8 jaitsi berriro ere Markel Olano diputatu nagusi izan zen aldian. “Langabeziaren beherakada egoera ekonomikoaren aldaketaren ondorio da, baina baita ere gure Gobernuak egin duen ekarpenarena, krisiaren gogorrena gainditzeko gure enpresen alboan egoten jakin izan baitugu”, adierazi du. 

EAJ-PNVren hautagaiak kazetariekin egin duen gosari informatibo batean hartu du parte gaur goizean, Gipuzko Buru Batzarraren egoitzan, hurrengo hauteskunde kanpainan defendatuko dituen lan lerro eta ideiak aurkezteko. “Konfiantza itsua daukagu Gipuzkoako lurraldean, bere gizarte egituran, gure ehun ekonomikoaren gaitasunean… Oso lurralde indartsua gara, sendoa, etorkizuna duena, erakundeetatik elkarlanerako jarrerarekin laguntzea behar duena. Hori izan da orain arte izan dugun lan egiteko estilo, eta hori izango da aurrerantzean izango duguna ere”, azpimarratu du.

Gainera, aurreko igandeko hauteskundeak ere izan ditu hizpide Olanok. Bertan, esan duenez, euskal gizarteak “erreakzionatu” egin du Estatuko zenbait alderdiren xenofobia eta zentralismo erradikalaren aurrean. “Euskal gizarteak EAJ-PNV babestu du, jendeak autogobernuaren eta gure erakundeen defentsarekin identifikatzen baikaitu”, adierazi du. Honela, hurrengo hauteskundeei begira, Olanok tentsio mantendu eta ez erlaxatzeko deia egin du, “leia oso estua izango baita Gipuzkoan, batez ere bi proiekturen artean: EAJ-PNVrena eta ezker abertzalearena”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube