Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/04/22

“Euskal arrantzaleen ahotsa izan gara Madrilen eta ez dugu onartuko sektorea kaltetua izatea”

Arrantza sektore “estrategikoa” Madrilen defendatu duen talde bakarra EAJ-PNV izan dela ziurtatu du Joseba Agirretxeak
“Euskal arrantzaleen ahotsa izan gara Madrilen eta ez dugu onartuko sektorea kaltetua izatea”

Joseba Agirretxeak, Gipuzkoako EAJ-PNVko Kongresurako hautagaiak arrantzale euskaldunei eta sektoreko profesionalei defentsa eta babes osoa eskaini die gaur Hondarribian egindako agerraldian. Hautagai jeltzalearen esanetan, “arrantza sektorearekin zerikusia duen aspektu guztietan Madrilgo Euskal Taldeak egindako lana “giltzarria eta erabakigarria” izan dela ziurtatu du, eta gehitu du “aurrerantzean ere” horrela izango dela. “Ikusi besterik ez dago arrantzaleek EAJrengana jo dutela sektorean arazoak egon direnean edo zerbait aldarrikatu behar izan denean”, azpimarratu du Agirretxeak eta argi utzi du EAJ-PNVk “ez duela onartuko” euskal arrantza sektorea kaltetua izatea.

Pazko astelehenean Hondarribiara egindako bisitan Joseba Agirretxearekin batera izan da Maribel Vaquero, EAJ-PNVko Senaturako hautagaia eta beste hainbat kide jeltzale. “Hemen eta han” EAJ-PNVk euskal arrantzaleek dituzten beharrak asetzen eta, batez ere, gai bakoitza behar den lekura eramaten jarraituko duela nabarmendu du Agirretxeak bere agerraldian, “baina -jarraitu du esanez-, ez gara mezulari hutsak, alderdi bezala gizarte erantzukizuna dugula begi-bistakoa da eta eskari guztiei erantzuna emateko gogor jarraituko dugu sektorearekin elkarlanean”.

“Arrantzaleen interesen ardura eta defentsa egin duen talde bakarra izan gara gu, talde jeltzalea”, esan du Kongresurako hautagai jeltzaleak, “eta dudarik ez izan, bide horretan jarraituko dugu aurrerantzean ere”, gehitu du. Halaber, arrantzaren eta euskal zein gipuzkoar kostaldearen aldeko defentsa “estuki lotuta” daudela esan du. “Orain arte bezala, eta beste inork egin ez bezala, daukaguna defendatzen eta dagokiguna aldarrikatzen jarraituko dugu Madrilen”, esan du Agirretxeak.
Era berean, Agirretxearen hitzetan eta hauteskunde programan jasota dagoen bezala, EAJ-PNVk aldarrikatzen jarraituko du Europako arrantzarako negoziazio- eta erabaki- eremuen politiketan “Euskadik hitz-hartze eta presentzia zuzena izan dezan”. “Espainia da, oraindik ere, gure ordezkaria Bruselan”, gogorarazi du. Ildo horretan, Agirretxeak exijitu du Eusko Jaurlaritzaren bitartez “euskaldunok lekua eta ahotsa” izan behar dugula Bruselan arrantza interesak defendatzeko. “Nork ezagutzen ditu guk baino hobe gure arrantzaleak? Nor gure ordezkari jeltzaleak baino hobe Europan euskal arrantzaleen defentsa eraginkorra egiteko?” adierazi du. “Tamalez, askotan badirudi han daudenak gure arrantzaleez ahaztu egiten direla”. Horregatik, Agirretxearen iritziz “benetan funtsezkoa” da arrantzaleen eta orokorrean arrantza sektore osoaren interesak defendatzea eta egungo zein etorkizuneko beharren alde borroka egitea.

Dena den, euskal arrantza sektore ekonomikoa baino gehiago dela azpimarratu du Agirretxeak eta garrantzitsutzat jo du Euskadin, arrantza tradizio handiko herrian, sektoreak duen “balio kulturala eta soziala”. Lurraldeko kohesioari dagokionez arrantzaren pisua aipatu du eta “gure herriaren kulturaren parte” ere badela esan du. Izan ere, hautagai jeltzalearen ustetan, “ezin da Euskadi irudikatu arrantzale, kaia, itsasontzi, saregile eta kostaldeko herrixkarik gabe”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube