Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
G-2132 eta 27 Poligonoaren arteko lotura proiektuak, aurrerapen nabarmena eragingo du Gipuzkoako errepide sarean, Donostia eta Astigarraga inguruko loturei dagokienez
Maije Zelaia “ Proiektu garrantzitsua da poligonoan bertan eta Martuteneko biribilgunean eragingo dituen hobekuntzengatik eta eragin positiboa izango du trafikoan eta inguru horretako enpresen lehiakortasunean”EAJ-PNV batzarkide taldean oso positibotzat jotzen dugu Aintzane Oiarbide Diputatu andereak legealdi osoan zehar betetako lana eta aipatu legealdi hasieran hartutako konpromisoen betetze maila altua nabarmendu nahi dugu era berean” – adierazi du Maije Zelaiak, EAJ-PNV batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan,Bide Azpiegituretako Departamentuko foru-diputatu, Aintzane Oiarbideren agerraldiaren harira. “Lotura berri horri esker – jarraitu du Zelaiak – nabarmen arinduko da 27 poligonoko eta Martuteneko biribilguneko trafikoa. 27 poligonoa industria eremuak gaur egun, sarbide bakarra du GI-40ko biribilgunetik. Sarbide hori nahikoa izan zitekeen diseinatu zenean, baina gaitasun mugatua du orain, eta horrek eragin du proiektu berri hau diseinatu behar izatea – azaldu du –”.
Maije Zelaiak goroa ekarri du, gaur Batzar Nagusietan aurkeztutako proiektua, aurrez egindako sarbide berria gehitu behar diogu, gaitasun handiko errepide sarerako ia zuzeneko lotura, eta biribilguneak egun duen trafiko eskaria murriztu egin du eta horrek nabarmen hobetu ditu GI-40 errepideko zirkulazio baldintzak eta arintasuna”.
“Bide berriak – adierazi du bozeramaile jeltzaleak – 888 metroko luzera izango du, 6 milioitik gorako inbertsioa suposatuko du eta lanak amaitzeko epea 10 hilabetekoa izango da, 2020an amaituko delarik”.
Maije Zelaiak, EAJ-PNV bozeramaile Bide Azpiegituretako Batzordean azpimarratu du, “proiektu garrantzitsua da, bai ekonomikoki, bai eta poligonora bertan eta Martuteneko biribilgunean eragingo dituen hobekuntzengatik eta eragin zuzena izango du trafikoan eta inguru horretako enpresen lehiakortasunean”. “Aintzane Oiarbidek zuzendutako departamentuak – amaitu du – legealdi hasieran hartutako konpromiso eta helburuak bete ditu, Donostiako eta Astigarragako udalen eskaria aintzat hartuz, gaur aurkeztutako proiektu berri honekin”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31