Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/03/19

Euskadik aurrera egin dezan ziurtatu behar dugu, Estatuaren estrategia ekonomiko oker eta politikoki atzerakoiak eragin gabe

EAJ-PNVren helburu nagusia “Euskadiren hazkundea eta aurrerabidea ziurtatzea” da, Espainian bizi den kaos ekonomiko eta politikotik urrun
Euskadik aurrera egin dezan ziurtatu behar dugu, Estatuaren estrategia ekonomiko oker eta politikoki atzerakoiak eragin gabe

Joseba Egibar, EAJ-PNVren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea, alderdiak apirilaren 28ko hauteskundeen ondoren jokatuko duen paperari buruz aritu da gaur foru, udal eta Espainiako hauteskundeetako hautagai jeltzaleekin GBBren egoitzan eginiko bileran: “Beharrezko da gure diputatu eta senatariak, erabakigarriak eta eraginkorrak izateaz gain, helburua argiak, ausardia politikoa eta hauteskundeetan indarra izatea, ondoren sortu daiteken garai berrian gure proiektuak errespetatua izaten jarrai dezan”. “Helmuga argi daukagu: gurea defendatu, bermatu eta herri bezala aurrera egin”, gehitu du. 

Espainiak bizi duen kaos ekonomiko eta politikoaren aurrean, Egibarrek Euskadiren hazkundea eta aurrerabidea ziurtatuko dituen estrategia baten alde egin du. “Espainiaren zor publikoa estrukturala da eta, gainera, Europako altuena; zor publikoa BPGd-aren %100 da kasik (bilioi bat euro baino gehiago); ezberdintasunek gora egin dute, pentsio sistema krisian dago; eta Lurralde eta Politika ereduari dagokion gatazka, Espainiar nazio bakar eta banaezinaren kandadu politikoaz giltzapetu da”, azaldu du.

Agertokia hau izaki, Egibarren ustetan “Euskadik Estatuaren ekonomia estrategia oker eta politikoki atzerakoiaren eraginak ekidin behar ditu”. Gogoratu duenez, “hor daude birzentralizatzera jotzeko tentazioak, baina baita ere Estatu gabeko nazioek dagokien estatusa lortzeko aukera”. “Euskadiren etorkizun politikoa ziurtatzeaz ari gara hizketan, hemen eta han, Euskadin, Madrilen edo Bruselan, Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik, EAJ-PNVk herri honen egiten dizkion ekarpenak baitira bere ibilbidea, fidagarritasuna, helburuak eta asmo politikoa”, aldeztu du. “Euskaldunon interesak babesteko, nor hobe euskaldunak beraiek baino”, amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube