Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/01/30

Aitor Estebanek “lehenetsi beharreko” jo du hauteskunde askeak egitea Venezuelako egoera konpontzera begira

Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak “lasaitasuna eta elkarrizketa” eskatu ditu eta Borrell Ministroa gonbidatu du “neurri proportzionatuak hartzera, baldin eta 8 eguneko epea betetzen bada Madurok hauteskundeak deitu barik”

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak “lehenetsi beharreko” jo du Venezuelak hauteskunde askeak deitzea, herrialdeak bizi duen egoerari konponbidea ematera begira. Horretarako, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak baieztatu du Madurok boterea bakean utzi beharko lukeela, eta hauteskunde horiek ahalbidetu beharko lituzkeela”, eta EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak iragan urtarrilaren 24an egin zuenari jarraiki, “lasaitasuna eta elkarrizketa” eskatu ditu “gatazkari irtenbide baketsu, demokratiko eta odolgabea emateko”.

Diputatuen Kongresuko Kanpo Ekintza Batzordean Josep Borrellek Venezuelako egoeraz hitz egin ondoren, Estebanek eskatu du “pertsonak lehenestea” eta baieztatu du orain “neurri diplomatikoak hartu behar direla eta denontzako irtenbideak bilatu behar direla”. Era berean eta Nicolás Madurok hauteskunde hauek ospatzeko eman den 8 eguneko epeaz hitz egiterakoan, Estebanek Borrelli eskatu dio epe horretan hauteskundeak deitzen ez badira “berehalako neurriak” ez hartzea, baizik eta “proportzionatuak”. Era berean gomendatu du neurri horiek “EBren baitan, elkarren artean eta lasaitasun osoz” hartzea eta “inguruabarrak nola gertatu diren” aintzat hartzea.

Hitz egiteko izan duen tartean, Estebanek azaldu ditu Venezuelako azken urteotako egoera politikoan eman diren inguruabarrak. Estebanen aburuz “legitimitate eta legalitateen talka” eman da “batak besteari estatu kolpea egin izana deitoratuz”. Laburbilduz esan du Venezuelan estatuak “porrot egin duela”.

Zentzu berean aitortu du “kezkatuta” dagoela azken egunotan eman diren gatazketan hainbat hil eta zauritu gertatu direlako eta gutxienez bost kazetari atzerritar atxilotu dituztelako. Horregatik esan du erabakiak hartu behar direla “egoerak eskatzen duelako”, baina berretsi du erabaki horiek “EBren baitan” hartu behar direla eta amaitzeko esan duenez “esparru horretan gure babes osoa izango dute”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube