Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Kongresuko Mahaiak betoa ezarri dio EAJren taldeak aurkeztutako LBPari, eta hurrengo osoko bilkuran eztabaidatua izatea eragotzi du
Ekimena, diputatu guztientzat Ikerketa Batzorde guztietako agiriak eta Mahaiaren agiriak eskuragarri jartzea erreklamatzen duena, inolako azalpenik gabe izan da ez onartuaDiputatuen Kongresuko Mahaiak betoa jarri dio EAJ-PNV taldearen Legez Besteko Proposamenari, eta aurreikusita zegoenaren kontra, ezin izango da datorren asteko osoko bilkuran eztabaidatua izan, bilkura aldi honetako azkena izango den arren. Ganberako organo gorenak eragotzi du EAJ-PNVk ekimen bat osoko bilkurara eramatea, bozkatua izan dadin, horretarako ezarrita dagoen kupoaren arabera dagokion arren.
LBParekin bilatzen da Diputatuen Kongresuan informazioa eskuratzeko orduan gaur egun ematen den iluntasunarekin eta dauden murrizketekin amaitzea, baina Ganberako organo gorenak ez du izapidera onartu, Euzko Abertzaleak taldeko kideei inolako azalpenik eman gabe edo inolako txostenik eman gabe, Aitor Estebanek Bozeramaileen Batzordean egiaztatu duen bezala.
Estebanek erabakia deitoratu du eta “harrituta” dagoela aitortu du gai hau nola baztertua izan den ikusita. EAJ-PNVren aburuz “bada garaia trantsizio garaitik datorren erregimenarekin amaitzeko, iluntasunerako eta ezkutatzerako joera handia baitu eta joera hori berori Diputatuen Kongresuan ere presente dagoelarik”.
“Bilatzen dugun gauza bakarra da gardentasuna eta diputatu jaun-andreen lana erraztea. Beto hau ez dugu ulertzen eta gure proposamena defendatzen jarraituko dugu, Ganberaren barne araudia guztiz premiazkoa dela uste dugulako, gardentasunaren eredu izango bagara”, baieztatu du.
Hauxe da Kongresuko Mahaiak onartu ez duen LBParen testua
Diputatuen Kongresuak ondorengo ebazpena onartu du:
1. Bere borondatea adierazten du eta agintzen du Ganberako presidentetzak Kongresuko Araudia interpretatzeko ebazpena erabaki dezala, Araudiaren 64.4 artikuluan aipatzen diren eztabaiden,lanen,ondorio eta beste edozein agiriren isilekotasuna, lanak amaitu ondoren, ez dadila horrela ulertua izan Ganberako diputatu jaun-andreentzat, eta esandako agiri horiek eskuragai izan ditzatela, Ikerketa Batzordeetan parte hartu izan ez arren.
Halaber, ebazpen horrek argi eta garbi utziko du erregimen hori Araudiaren azken aldarazpena baino lehen sortu ziren Ikerketa Batzordeetan eta erreforma hura egin baino lehenago eratu ziren eta lanak egin zituztenetan. Zentzu horretan moldatuko da, behar den guztian, Diputatuen Kongresuko Agiritegiari buruzko agindua, 1984ko uztailaren 4koa.
2. Ganberako presidentetzak, edo bere kasuan Mahaiak, erabaki bat har dezala eta, ondorioz, Diputatuen Kongresuko Mahaiaren agiriak diputatu jaun- andreek jasotzeko moduan egon daitezela.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31