Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Berdintasunaren aldeko apustuari eusteko deia egin du Kathrine Switzerrek
Kathrine Switzer, dortsal batekin maratoi batean parte hartu zuen lehen emakumea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista, izan da gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian. Markel Olanorekin, beste foru ordezkariekin eta enpresa, kirol eta politika arloko Gipuzkoako zenbait emakumerekin batera, lan-saio baten hartu du parte.Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Gunean izan da topaketa. Ordezkari instituzional gisa, parte hartu dute Markel Olano diputatu nagusiak, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko zuzendariak eta Miren Elgarresta, Berdintasunerako Organoaren zuzendariak. Haiekin batera, mahaiaren bueltan eseri dira Txaro Arteaga (Emakunderen lehen zuzendaria), Marisa Sarriá (Lilatoi lasterketaren sustatzailea), Julia Fernández (Aspegiren fundatzaile eta lehen lehendakaria) eta Arantzazu Zugasti (Gipuzkoa mailako egunkari baten lehen emakumezko zuzendaria).
Diputatu nagusiak azpimarratu duenez, Kathrine Switzerren ibilbidea eta haren esperientziaren transmisioa ahalduntze kontakizun aberasgarria dela. Haren esanetan, Switzerren bizipenak erakusten du "mugak gainditzea posible" dela eta, maiz, muga eta arau horiek ez daudela idatziak. Hala, "gizonen eta emakumeen arteko berdintasun erreal eta efektiboa lortzeko bidean, aurre egin beharreko trabak kulturalak eta egiturazkoak dira sarri", diputatu nagusiaren arabera.
Switzerrek bere aldetik, lau hamarkadatik gora berdintasuna sustatzeko eta kirolaren bitartez espazio berriak bereganatzeko egindako lanaren berri eman du. Atleta estatubatuarrak azpimarratu du garrantzitsua dela emakumeek sentitzea ez daudela bakarrik lanean eta komunitate oso baten babesa dutela, baita gizonezko askorena ere. Belaunaldi berriei ere egin die deia, eskatuz konpromisoaren lekukoa har dezatela, "aldaketa ikusgarriak gauzatzeko tresna, teknologia eta baliabideak ditugulako orain"
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31