Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/11/12

Tapiak Atlantikoko trenbide korridoreko funtsezko eragile gisa aurkeztu du Euskadi

Atlantikoko trenbide korridoreko arduradunak Irunen (Ficoba) elkartu dira gaur, Espainiako eta Frantziako estatuak igarotzen dituen azpiegituraren plangintza eta egikaritzea eta, zehatzago esanez, aipatutako Irun-Hendaia loturari dagokion proiektu tarteak une honetan bizi duen egoera aztertzeko.
Tapiak Atlantikoko trenbide korridoreko funtsezko eragile gisa aurkeztu du Euskadi

Euskal Y-a, mugaz gaindiko Irun-Hendaia lotura eta korridorearen beraren garapena izan dira, beste batzuen artean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiak ere parte hartu duten topaketan landu diren gaiak, eta bileran ondorioztatu dute proiektuak oraindik egiteko bide luzea duela.

Frantziako eta Espainiako gobernuetan eskumenak dituzten ministerioen ordezkariek, Adifek, SNCFek, eta Euskadik lehen aldiz parte hartu duen batzordeak, eraginkortasun maila gorena eskainiko duen Europa barruko trenbide sarea lortzeko egin beharreko guztia jarri du mahai gainean, eta Europa egituratu beharko lukeen eta kontinentean dauden garraio arazoetako askoren konponbidea izan beharko litzatekeen trenbide proiektua izaten ari den traba nagusiak zeintzuk diren aztertu ditu.

Bere hitzaldian, Europar Batasuneko barne “muga” batean bi Estaturen arteko loturak eskatzen duen plangintza, koordinazio, azterketa eta garapen lan handia azpimarratu du sailburuak, Europa mailako interoperabilitatean hobekuntza nabarmena lortzeko. Europar Batasuna horretaz jabetuta dago, duela denbora gutxi Violeta Bulc Europako Garraio komisarioak berak berretsi duen bezala, eta Eusko Jaurlaritzak bat egin du azterketa horrekin, eta parte hartzen jarraitzeko prestasuna agertu du, mugaz gaindiko interoperabilitatea hobetzeko pauso guztietan, estatu desberdinetako trenbide sareen artean dauden estuguneak murriztuz, Irun – Hendaia mugaren kasuan, batez ere.

Gaur, gainera, Irun – Hendaia estuguneaz aparte, gauzatzeko geratzen den guztia egiaztatu ahal izan dute. Oraindik amaitu gabe dagoen Euskal Y-a edo Bordele-Hendaia Ardatzaren egoera, besteak beste. Horien emaitza, oraindik amaitu gabe dagoen Europako lehentasunezko korredorea da. Hori da sailburuak azpimarratu duen mezua, Europar Batasun mailan, oraindik Lehentasunezko Sarean egin beharreko lanak daudela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du korridore horien lehentasun efektiboa aplika dadin egiten duen apustua, baliabideak, batez ere, lehentasunezko ardatzak osatzera bidera daitezen, interes gutxiagoko beste batzuei ekin aurretik.

Tapiak gehitu duenez, Eusko Jaurlaritzak, trenbide azpiegitura berrien eraikuntza mailan eragile garrantzitsua izateaz gain, Euskal Y-an, hiriburuetako sarbideetan eta geltokietan, edo Bilboko Portura sartzeko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidean ikus daitekeenez, ardurak hartu nahi ditu bere gain, baita ere, Lehentasunezko Korridore Atlantikoaren bidez eskainiko diren tren zerbitzuetan. Adibide gisa, sailburuak EAEko hiriburuen artean Intercity zerbitzuak eskaintzeko aukera edo Frantzia Iparraldetik Jundizeraino luzatuko den Trenbideko autopistan jarduteko interes agerraldian parte hartzea aipatu ditu, EAE eta Baiona arteko aldirietako trafiko posibleak edo Bordeleraino helduko liratekeen lurralde mailakoak ahaztu gabe.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube