Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
500 milioitik gorako zuzkidura izango du lehen aldiz UFFFak, ekonomiaren momentu onak bultzatuta
Zehazki, Udalen Finantzaketarako Foru Funtsan, 500 milioi euroen langa gaindituko da lehen aldiz, 504 milioi euro izango baititu, aurrekontuetan jasotakoak baino 18 gehiago. Udal ordezkariak Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluan izan dira gaur, eta bertan jaso dute datuen xehetasunen eta azkeneko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan hartutako erabakien berri.Larrañagarekin batera, Jose Ignacio Asensio eta Denis Itxaso foru diputatuek eta Zerga eta Finantza Politikako foru zuzendari den Bittori Zabalak ere hartu dute parte bileran. Udalen ordezkaritza, bere aldetik, Elgoibarko alkate den Ane Beitiak; Azpeitiko alkateorde den Estitxu Elduaienek; Donostiako Ogasuneko zinegotzi den Jaime Dominguez-Macayak; eta Eudeleko zuzendari nagusi den Mar Zabalak osatu dute.
Datorren urteari begira, UFFFren zuzkidura hazi egingo da berriro ere, 14 milioi euro gehiago izango baititu. Horrela, guztira, 518 milioi eurora iritsiko da. Larrañagak nabarmendu duenez, aurtengo eta datorren urteko aurreikuspenak “albiste onak” dira udalentzat, baina baliabideak zuhurtziaz kudeatzearen alde egin du. “Lehenik eta behin, aipatutako zifrak oraindik ere aurreikuspenak bakarrik direlako. Bigarrenik, ez dakigulako etorkizunean zer gertatuko den, eta prest egon behar dugulako haizeak norabide aldatzen badu ere”, esan du. “Ziur nago gure udalek izan ohi duten zuhurtziaz eta arduraz kudeatuko dituztela baliabide gehigarri hauek”, adierazi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31