Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Norberaren sormena herriarentzat ekarria
Eider Mendoza Batzar Nagusietako lehendakariak EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako gradudun eta masterdunen titulu-emate ekitaldian esku hartu du Musikeneko areto nagusian, eta ingeniari berriei hitz egin die zorionak emanez eta, mundura zabalik aritzeaz batera, herri honetan errotzeko dei eginez.209 jóvenes, 155 chicos y 54 chicas, han recibido el título de ingenieros y otros 27, el de máster, en el Campus guipuzcoano de la UPV, donde la presidenta Eider Mendoza ha destacado la importancia de que exista la Universidad Pública Vasca, la larga y constante lucha por hacerla realidad, por ser una institución que ofrece arraigo a la juventud vasca.
#Hitzaldia_osorik #Texto_íntegro
“Arratsalde on eta eskerrik asko Ostolaza jauna, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako titulu-emate ospakizunera gonbidatzeagatik.
Gipuzkoako kanpuseko jaun erretoreordea eta Sailburu andrea, hizlari eta mahaikideok, arratsalde on.
Eta bereziki, agur beroa ingeniari berriei eta masterdunei.
Esan behar dizuet zuetaz galdetu dudala hona etortzerako. Pozgarria da 200 gaztek baino gehiagok lortu duzuelako ingeniaritza graduko agiria. 155 mutilek eta 54 neskak; emakumearen talentua eta sormena ari da bidea egiten eraikuntza- eta industria-ingeniaritzetan. Eta gainera, 27 masterdun berri zaudete hemen. Bejondeizuela.
Esan didatenez, gradu guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira. 2017-2018an, 10etik ia 6 euskarazko matrikulak ditugu, eta urtez urte ugaltzen doa euskarazko aukera. Halaber, ingelesez eskaintzen da lehen maila, eta Erasmusen ibiliak zarete zuetako nahikotxo, %40.
Gauza bat esan nahi dizuet. Zuek Euskal Herriko Unibertsitatea ezagutu duzue bizitza osoan, baina hau ez da betidanikoa, ezta kasualitatez sortua ere. Pentsatu al duzue inoiz zer izango zen zuetaz EHUrik izan ez balitz? Datu bat, orain 100 urteko egoeraz jabetzeko: Euskal Herriko haurren maisu-maistren %75 hemendik kanpo jaioak ziren, Espainiatik etorriak, eta ez zekiten euskaraz. Goi ikasketak egiteko unibertsitate propiorik ez geneukalako. Ekonomia eta gizartea hazten ari ziren eta euskal kontzientzia pizten eta indartzen Euskal Herri guztian. Horrek sekulako mugimendua eragin zuen Euskal Unibertsitatearen alde, bereziki abertzaleen aldetik, eta gazte jendea ere buru-belarri ibili zen borroka hartan. Zoritxarrez, desadostasun atzeratzaileak izan ziren, eta Madrilen ezezkoa eta oztopoa Euskal Herriko eskariei.
Gure Unibertsitatearen historian izen asko daude. Bat, Leizaola da, Agirren lehendakariaren ondorengoa. Bada, Jesus Mari Leizaola Kultura Sailburu izan zen lehen Jaurlaritzan eta hark sinatu zuen Euskal Unibertsitatearen sorrerako agindua, bide luze eta neketsuaren ondoren. Pentsa, 14 urte lehenago, Leizaolak Euskal Unibertsitatearen aldeko pankarta bat atera zuen Gernikan, Alfontso XIII. erregearen aurrean, Eusko Ikaskuntzaren Biltzarrean eta manifestazioan joan zen. Horregatik, preso hartu zuten eta Gernikatik Amorebietara eraman zuten, oinez, guardia zibilaren begiradapean. Baina haiek ez zuten etsi. 1936an, Euskal Unibertsitatea sortu zuen Jaurlaritzak. Gerran zeuden eta frankistak Bilbon sartu zirenean bukatu ziren eskolak. Baina ez ahaztu inoiz honako hau: herri baten nahia eta gogoa itzaltzen ez diren artean, bere eskubideak betetzeko ahaleginak iraun egiten du, beti. Gure Ingeniaritza Eskolak berak, Donostian, Eibarren, Arrasaten, Bilbon, euskal erakundeen eta enpresen bultzada eta erabakiagatik dauzkagu. Eta hemen gaude. Euskal Herriko Unibertsitatea da herri baten ametsari eta beharrari erantzuten dion sorkaria. Gu denok aurreko haiek egin zuten borroka saiatu eta iraunkor haren zordunak gara. Jarrai dezagun honetan.
Orain zuen ordua da: batzuk kanpora aterako zarete eta beste batzuk bertan hasiko zarete, agian geroago nazioarteko esperientzia egiteko asmoz. Munduan zehar urte batzuk egitea izan dadila hartzeko eta emateko, ikusteko eta ikasteko. On asko jaso duzue eta izan eskuzabalak zabiltzaten lekuan. Eta jakin, Euskadi, herri hau, zain izango duzuela. Joan-etorrikoa izan dadila bidaia, kanpoan ikasitakoarekin zuen burua eta gure Herri hau aberasteko. Gogoan izan euskaldunak zaretela, euskal seme-alabak. Ona da eta beharrezkoa, globalizazioaren garai honetan, batek nongoa den jakitea eta erroak izatea, ez galtzeko. Gauza ederra eta beharrezkoa da sustrai pertsonalak eta kolektiboak izatea. Nortasuna ere ematen digu Euskal Herriko Unibertsitateak.
Azken hitza: hau politika da. EHU izateko aukera eta erabakia, politika egitea da. Ez nolanahiko politika, herri-politika baizik, behar dugun politika. Pentsatu bestela zer izango zen zuek denok Euskaditik kanpora joan behar izan bazenute, hemen unibertsitate publikorik ez izateagatik. Hori gertatzen zen gure aitona-amonen garaian, eta haien aurrekoen urteetan: dirudunak bakarrik joan zitezkeen unibertsitate bakanen batera; klase ertain eta apaleko umeak, ezin. Ondorioz, gure esku behar dugu honen martxa, gure etorkizunaren ingeniaritza eskola handi bat baita unibertsitatea, euskal gizarteak, euskal industriak, kulturak, hezkuntzak… arlo guztiek zer behar duten erantzuteko. Eta beraz, ez pentsatu inoiz politikak ez daukala zerikusirik zuekin.
Ciertamente, es un hermoso logro tener un sueño y verlo realizado: el vuestro hasta ahora ha sido ser ingenieros, ser ingenieras. La UPV ha puesto a vuestro alcance ese anhelo. Pues bien, todas las personas que estamos aquí somos deudores del sueño de todo un Pueblo, que deseaba y luchaba por tener su propia Universidad oficial. La juventud vasca fue protagonista de aquella lucha; con su energía empujó para que se realizara aquel anhelo, un derecho del Pueblo Vasco que crecía social, económica y culturalmente y carecía del instrumento fundamental para su desarrollo y progreso: la Universidad Vasca, fuente de oportunidades en igualdad para las clases ricas y las clases medias y humildes, instrumento de cultura y educación superior. Luchar por conseguirlo y apostar por la UPV es hacer política. Despreciar la política es pasar de la Universidad. La política que se precie de serlo, la política en clave de país, se preocupa del pueblo, de vosotras y vosotros. Después del título universitario, a partir de ahora serán los centros de trabajo y el pueblo quien os hagan ingenieros e ingenieras a lo largo de los años. Por ello estamos aquí, en vuestra meta y, a la vez, vuestro punto de salida. Os felicito a todos, ingenieras, ingenieros y masters. Enhorabuena también a profesores y responsables de la Escuela de Ingenieros.
Zorionak guztioi, ingeniari berriei, irakasle eta EHUko gidariei. Zorionekoa gure herria ere. Eskerrik asko benetan eta aurrera.”
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31